Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Google Local euskaraz

Google Local euskaraz

Luistxo Fernandez 2004/11/24 15:28

Google Local hainbat hizkuntzatan lokalizatu dute. Tartean, euskaraz, eta izen honekin: Google Tokiko Bilaketa

Hauxe duzu sarbide orria: http://local.google.com/lochp?hl=eu

Ondorengoak ere, emaitzen orriak-eta, denak euskaratuta. Distantziak miliatan, bederen Estatu Batuetan.

Hala ere, sarrera orrian ageri den gehiegizko itzulpenak deitu dit atentzioa. Proposatzen zaigu adibide gisa termino batekin bilaketa egin dezagun: cafe dendak


Dendak bilatu, euskarazko sustantiboa, Poughkeepsie edo San Franciscon? Je je... Bide batez, ex. laburdura euskaraz adib. lasai asko eman zitekeela uste dut.

Adibide baleko batekin emaitzak lortzeko, bilatu Basque restaurants San Franciscon. Ez horregatik.

erral
erral dio:
2004/11/25 14:22

Atzo lagun batek komentatu zidan galegora ere lokalizatu dutela. Proba egin nuen eta testuak bakarrik ez, adibiderako jartzen duten helbidea ere A Coruñari dagokio. Katalanez Castellfollit de la Roca, Girona jartzen du eta gazteleraz Segovia.

http://local.google.com/lochp?hl=ca http://local.google.com/lochp?hl=es http://local.google.com/lochp?hl=gl

John Whitechapel
John Whitechapel dio:
2004/11/25 14:33

AEBkoek, Google-ekoak barne, jakin badakite munduko kultura anitzetaz eta horren ondorioz Gahwah Arabiar hitzetik hasi, Kahve Turkiarretik pasa eta Italiar Caffe-raino garamatzate. Euskaldunak garen bezelakoak izanda "f" hori jan egiten dugu, beraz Cafe hitzean geratuko litzateke den dena. Eta adibideari dagokionez, galderatxo bat, ez al dute Eibartarrek "etsenplu" hitza erabiltzen? ba oraingoan ere gu garen bezelakoak izanda "ts"a "x" bilakatzen dugu. Eta bukatzeko eta etsenpluetaz ari garenez, hobe zenuke AMERIKARREN merituak (asko gainera) goraipatzea, beti haiek egindakoari punta ateratzen ibiltzea baino. God save AMERICA eta jainkoak lagun gaitzala guztiontzat eredu den herrialde hau jarraitzen eta gure biziei argia ematen, hain euskera garbian.

Etiam Kapitaina :)

Luistxo
Luistxo dio:
2004/11/25 15:49

Espainolezko http://local.google.com/lochp?hl=es orrian eskainitako adibidearekin alferrik da:

cafés - Segovia (Castilla-León)

Errorea agertzen da: El sistema no reconoce la dirección Segovia (Castilla-León). Por favor, pruebe con otra.

cafés - Bilbao, Bilbao (España), Bilbao (Euskadi), Bilbao (País Vasco) eta Bilbo. Berdin, helbidea ez du ezagutzen.

cafés - San Francisco, ca / Aukera honekin, bai, ostera.

John Whitechapel
John Whitechapel dio:
2004/11/25 16:51

http://www.google.com/intl/eu/

Etiam Kapitaina

erral
erral dio:
2004/11/25 22:24

Euskal Herriko zein Espainiako datuak ez dituzte izango. Horregatik ez dabil

Nik esan nahi nuena, bilaketa adibidean agertzen den testua Euskal Herriko datuetara egokitu ez dutela da. Txorrada bat da, baina besteetan aldatuta dago.

Luistxo
Luistxo dio:
2004/11/27 11:36

Bai, Erral, besteetan itzulpen edo lokalizazio zorrotzagoa, baina euskarazko dendak terminoa ematean lortutako emaitza berberarekin: kaka.

Adibide esanguratsu batekin tresnaren funtzionamendua erakusteko, alferrik da Castellfollit de la Roca, Girona ematea San Francisco edo Poughkeepsie hirien ordez, baldin eta tresnak ez badu Gironako herrietako maparik ematen...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004