Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Ziberbijilantzia poliziala: gurasoak seme-alabak kontrolatzen

Ziberbijilantzia poliziala: gurasoak seme-alabak kontrolatzen

Luistxo Fernandez 2004/11/17 15:29

Neuk ere bai. Kontrolpean daukat Lili urtebeteko alaba. Webcam-a goiz guztia konektatua ea zertan dabilen haurtzaindegian.


Orain falta dira etortzea, Telezaborrak salatzen zuen bezala, CSI-koak beren super-tresneria post-photoshop marabillosoarekin irudi hau garbitzeko eta adin txikikoen aurpegi deliktiboak ageriago jartzeko.

John Whitechapel
John Whitechapel dio:
2004/11/18 11:21

Nire adostasuna azaldu nahi dut, "gaztetxoen" jarrerei aurre egiteko, tipo hontako ekintzekin. Denok dakigu "beraien" errugabe aurpegien ostean izakera maltzur bat existitzen dela. Nork esan dezake praka berdedunak bere eskubiko eskuan norbait zauritzeko zerbait ez duenik ? Lurrean etzanda dagoen Woody-ren beldur begirada ikustea besterik ez dugu. Haurtzandegietan webcam-ak eta Faluyako askatzaileak behar ditugu izan gure gazteek etikaz eta moralaz jakin dezaten eta exenplu izan daitezen atzetik datozen belaunaldientzako.

Etiam Kapitaina

Pd. Ea norbaitek nire mezu hau Yankee Doodle-ren lurraldera heldu arazten duen eta general izendatzen nauten.

Luistxo
Luistxo dio:
2004/11/19 18:29

Arraioa, Whitechapel, egia da Woody Woodpecker dagoela hor etzanda, baina ez diot beldur begiradarik antzematen. Txori hori zerraldo dago, decúbito supino, bere prozesu biologikoak historia dira jada, esango nuke. Krimen bat gertatu da haurtzaindegi horretan!

Portzierto, jeneral amerikano izendatzearena... Oso British zinelakoan nengoen.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004