Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Josu Landak neuk baino hobeto eta osoago kontatzen du nire burutazioaren ildoa...

Josu Landak neuk baino hobeto eta osoago kontatzen du nire burutazioaren ildoa...

Luistxo Fernandez 2004/11/10 22:39

Flipatuta nago. Gaur egon naiz Kazetaritza Kongresuko 3 saio entzuten. Bide batez, txostenen CD-a hartu dut, ze antolatzaileek ez dute www.ehu.es/kongresua webgunean txostenik jarri orain artean.

Etxera ekarri, gauez ireki, eta batzuei errepasoa eman diet. Josu Landarena ireki dudanean, flipatuta geratu naiz: nik esan nahi nuen gauza berak esan ditu, baina hobeto esan... Eta gauza gehiago esaten ditu, orain irakurri ditudanean neuk esan nahi nituela konturatzen naizena...

Nire blogean atalka kargatu dudan nire interbentzioaren (Bitartekaritzarik gabeko kazetaritza) ildoak eta ideiak ikusi ditut errepikatuta Josurenean, baina hobeto adierazita, izen propio gehiagorekin... tartean Eibartarrak zerrenda aipatzen da, eta Eibar.org-eko blogak ere bai. Izen propioetan errore bat portzierto: Gabi Araolaza ;-) Fofo eta Miliki falta ja ja ja

Nik ostiral goizez emango dut nirea Euskaldunan. Josu Landak arratsaldez. Aldrebes beharko luke izan, bereak hartuko duelako "errepikakor" itxura horrela, eta nireari zegokion paper hori.

CD-tik ateratakoa kopiatu, eta Eibartarrak zerrendara bidali dut, baimenik eskatu barik eta hala, por el morro. PDF batetik atera dut, eta hala hola dago lerro mozketa-eta.

Hemen duzue, beraz, Josu Landaren hitzaldia

Eta errebelazio honen ondoren, ea bihar denbora pixkat hartzen dudan nire mezu sortako azkena edo azkenak osatzen.

markos zapiain
markos zapiain dio:
2004/11/11 01:36

Landaren zati hau oso interesgarria iruditu zait, benetan sakona:

"Klaudio Landa edo Aurkene Iturriotz kazetari direnik kolokan jartzea nekez onartuko dizu kazetaritzaren inteligentsiak, baina nonbait Markos Zapiain edo Xabier Mendiguren Elizegi kazetari litezkeenik esatea ez da zilegi. Ez dut arrazoia ondo ulertzen baina. Beharbada kazetari horiek segituko dute pentsatzen gaur egun euskal prentsan dauden informazio foko garrantzitsuenak kronikak direla, eta ez, esate baterako, iritzi artikuluak."

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004