Jokin eta Hondarribiko Alardea
Hondarribian, ikaskideen tortura agoantatu ezinik, suizidatu zen Jokin irailean. Jokinen gurasoen lagun talde batek manifa bat antolatu du gertatu dena salatzeko. Nik J. da lema euskeraz, eta, itxura batean, horrek zera esan gura du erderaz: Yo, J., (edo Yo, Jokin).
Manifa horren aurkezpena lehengoan egin zuen Jose Manuel Susperregik, EHUko irakasleak. Hain zuzen ere, Alarde tradizionalaren aldeko fundazioko bultzatzaile tinkoetako bat... Prentsaurreko horretako bere berbetan, manifa horren helburuak, prentsatik aterata:
- «solidaridad con los adolescentes y jóvenes que están siendo acosados»
- «alertar a la sociedad de este problema que se ha mantenido silenciado».
Nere irakasle ere izan zen EHUn Susperregi: irakasle ganorabako bat.
Alardearen intolerantziarekin, akosoarekin eta isilarazteko ahaleginekin ez dauka zerikusirik honek, horixe ezetz. Bueno, behintzat baten bat ausartu da ondorioak lotzen: Koldo Izagirre, Argian, Xoxoaren kantua harresiaren orpoan.
Neuk ere iritzi hori bera dut, eta idatzia dut toki batzuetan ( bat bi hiru )
Akosoa insitutua utzi eta Jokinen lagun batengana Internet bidez zabaldu zela ere bota zuen Susperregik irratian: Interneten arriskuez abisatu zituen gurasoak Radio Euskadin. Gazte horren senideek gezurtatu egin behar izan dute informazio hori biharamunean.
Gezurtero ez diogu esango irakasleari, baina egiaren balio erlatiboaz badaki zeozer. Herenegungo prentsaurrekoan esan ziren batzuk, Vocentok jaso bezala:
- "en todos los pueblos hay entidades, autoridades, lÃderes, personas que están capacitadas para dar una respuesta en situaciones difÃciles"
- demanda de la comunidad docente una mayor implicación y piden que "ejerza su autoridad profesional y ética".
Erantzukizun publikoaren eta autoritate etikoaren estandarrak non dauden... Hondarribiko alkateak bat egin du manifestazioarekin. Nola ez.
Egon al zinen manifestazioan? Ze giro izan zen han? Aitortzen dut asuntuari buruzko zure ikuspegiak harrituta (eta pixka bat beldurtuta) utzi ninduela. Eta Alardearekin gertatzen denaren eta Jokini gertatu zitzaionaren arteko lotura (beste lotura batzuen artean) hain egiten da ebidentea...