Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Coreblog euskaratuaren bertsio egonkorra, 1.0

Coreblog euskaratuaren bertsio egonkorra, 1.0

Luistxo Fernandez 2004/10/28 06:55

Iragarri dugu Sustatun, Eibar.org-en, CodeSyntax-en webean...

Errenteria-Orereta

Coreblog euskaratuaren beste bertsio bat. Azken aldi honetan, blog makinaria hau 1.0 egonkorrera iritsi da, eta hori da Coreblog euskaratuaren azken bertsio kaleratua. Produktua eskuratzeko, eta instalazio instrukzioetarako, hemen dago informazioa

Produktua nahiko ondo testeatu da Eibar.org elkartean azken aldi honetan. Horra adibide operatibo batzuk, denak dagoeneko publiko egin genuen CSS estilo moldagarriarekin... Berezko Coreblog diseinu zurrunaren gainetik, nabarmen:

Eibar.org-eko blogak apur bat egokituta daude. Baina, berez, produktua instalatuz gero, itxura hau hartzen dute prestatu ditugun demoek:

Bueno, zehazki hori ere ez, ze hori 0.7 bertsioa da, baina itxura aldetik oso interfaz aldaketa gutxi daude 1.0 bertsioan. Blog sarrera bakoitzean, juxtu aurrekoa eta ondorengoa klik batera edukitzeko aukera da aukera grafiko bakarra interfazean aldaketa dakarrena.

Bug kontuak eta zuzendu dituzte, nagusiki. Eta, aukera majo bat ere badu: esportazioa, blog sarrera guztiena, jaisteko moduko .txt fitxategi batean.

Bestalde, nazioartean bazegoen Coreblog garapenerako talde bat, coreblog-en, ohiko informazio elebakar japoniarra gainditzeko sortua, baina 1.0 irtetearekin batera, haren makinak pott egin zuen. Bueno, ba orain CodeSyntax-ek erabaki du zerrenda hori berpiztea, Postaria.com-eko Mailman zerrenda batekin.

Ingelesezko informazioa ere banatzen dugu kontu honetaz, hemen

Eta Postariaren zerrenda hori hemen

Luistxo
Luistxo dio:
2004/10/29 18:08

My dear friend:

Ez zara, noski, Ingelesen hilerrira iritsitako lehen ofizial britainiarra. Bai, ordea, nik dakidala, bertatik bizirik irten den bakarra, ze gainerako guztiak lurpean daude, duela 160 urte ingurutik, Urgull mendiaren maldetan, donostiar euskaldun batzuek Gaztelua esaten dioten muino horretan.

eta beste edozein egunetan elkartuko gara, So I meet you at the cemetery gates Keats and Yeats are on your side While Wilde is on mine

John Whitechapel
John Whitechapel dio:
2004/10/28 17:56

Lurraldeko sarjentu jauna:

Hemen duzu itsasaldeko kapitaina den hau, zuri bere errespetua azaltzeko asmotan. Baina hortan geratuko da soilik, zeren zaila da ni bezelako ingeles batentzat ( Blogaren izenagatik asko, edo besterik ez bada dexente, dakizu. Nolakoak garen jakinda, beste dena soberan dago ) eta gainera pirata izanda are gutxiago, kuleblogetaz edo eta amaz hitzegitea. Ondo zarelakoan eta "ongietorriagatik" eskerrak emanaz.

Etiam Kapitaina.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004