Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Copyleft Kontaktuarentzat

Copyleft Kontaktuarentzat

Luistxo Fernandez 2004/10/22 07:06

Kontaktua 1995ean idatzi nuen. 1996an, Tene Mujika ipuin lehiaketa irabazi zuen, eta bi bider argitaratu zen. Bata, Tene lehiaketako bilduman, bestea Elkarrek orduan zuen mini-liburuxken Enbido Txikia sailean, ale solte gisa.

Berriz argitaratu da 2004an Ipuin Izugarriak antologian. Liburudendetan salgai dago liburu hori, eta Interneten ere bai, Megadendan

Orain, Interneten ere argitaratu dut, digitalki, blog honetan bertan: hementxe. Eta blog honetako gainerako edukiak bezala, copyleft lizentzia libre batekin argitaratu dut, Creative Commons by-sa/1.0 lizentziarekin. Egile-eskubideak, neuk ditudanak, babesten ditu lizentzia honek. Eta irakurlearen eskubide batzuk ere babesten ditu.

Hauek, hain zuzen; libre zara:

  • Material hau kopiatzeko, banatzeko, erakusteko, antzezteko...
  • Deribazioak egiteko, berridatzi edo aldatzeko.
  • Lanaren erabilpen komertziala egiteko, kopiak edo deribazioak saltzeko.

Baina honako baldintza hauekin:

  • Atribuzioa. Jatorrizko sortzaileari egiletza aitortu behar diozu.
  • Berdin banatu. Lan honen aldaketa edo deribaziorik egiten baduzu, hura saldu edo banatzekotan, honako lizentzia honen baldintza berberetan egingo duzu.
  • Eraldaketa edo distribuziorik egiten baduzu, lizenzia honen zehaztapenak argi utzi behar dituzu.
  • Egilearen baimenarekin, baldintza hauetarik edozein altxa daiteke.

Creative Commons lizentziak asmakuntza on eta inportantea iruditzen zaizkit. Edukiak biderkatzeko, jakintza zabaltzeko, eta sormena saritzeko (autoreen eta kontsumitzaileen talentua, guztiena) modu egokia da.

Ingelesez material asko dago creativecommons.org gune nagusian (diseinu berritua, oso polita). Espainian, lizentzia orokor baten transposizioa egin dute (itzulpena, eta adaptazio juridikoa-edo, nonbait) eta espainolez eta katalanez argitaratu da. Testu bakar eta orokorra da, ordea, oraingoz ez dago euskaraz, eta berez, lizentzia orokor bat barik, aukera multzo bat eskaintzen du Creative Commons-ek. Nik, Espainian argitaratu dena baino, jatorrizkoan aurkitzen den formula horietako bat, by-sa/1.0, nahiago dut, hori gustatzen zait. Eta haren laburpentxoa, erraz ulertzeko moduan euskaratzen saiatu naiz.

Gorka
Gorka dio:
2004/10/23 00:13

Zeu zinen orduan? Orain dela urtebete irakurri nuen ipuina. Azterketa garaia zen eta deskonektatze aldera unibertsitateko liburutegira joan eta hantxe topatu nuen: liburu txikia eta fina, euskaraz eta arratsalde hortan bertan irakurtzeko modukoa zirudiena. Zuhaitz baten itzalpean eseri eta tirada batean irakurri nuen, oso gustora. Arratsaldean bertan lagunei gomendatu nien liburutegian topatu nuen "altxorra".

Nik uste ordurako irakurtzen nituela zure idatziak Ingelesen hilerrian, baina gaur arte ez dut egilearen izenean erreparatu. Ezta XME-ren blogean, Egunen harian, "Ipuin izugarriak" ipuin-antologiaren sarrera irakurri nuenean ere; Luistxo jarri balu sikiera!

Eskerrik asko ipuina idazteagatik eta bertan denon eskura jartzeagatik! Baina galdera bat: hurrengoa noizko? ;-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004