Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Ipuin Izugarriak

Ipuin Izugarriak

Luistxo Fernandez 2004/10/21 07:09

1990eko hamarkadako ipuin batzuen antologia kaleratu du Elkar etxeak, Xabier Mendigurenek egindako hautaketa batekin. 1995ean idatzi nuen Kontaktua han dago.

Joan den astean izan genuen aurkezpena Bilbon. Han, eta gero bazkaltzen, izan ginen Eibartarrak zerrendako hiru zerrendakide, Mendiguren, Julen Gabiria eta hirurok. Harkaitz Canok esan zuen aurkezpenean liburuaren meritua, kasu honetan, antologia egin duenarena dela... DJ-en, disc-jockey edo disko-jartzaileen aroan gaude, eurak dira izarrak, ez pintxatzen edo aukeratzen duten musika, dio Canok.

Beraz liburuaren benetako egilea DJ Mendigreen da.

Liburuaren aurkezpenak jendea ezagutzeko ere balio izan dit. Adibidez, Julen Gabiria: gure harremana aldatu egin zen joan den ostiralean. Lehen FOAF ginen, Friend Of A Friend, Lagun baten Laguna, Internet bidezko komunikazio elektronikoaren bitartez bakarrik ezagutzen genuen elkar, eta orain gure harreman F2F Friend-To-Friend da, aurrez aurre ezagutzen dugu.

Hain zuzen ere, azken aldi honetan Interneten modan ikusi dudan termino hori, FOAF, ezagutzen ez nuen adiera batean, eta neuk baino dexente lehenago, ezagutu eta erabili zuen Julen Gabiriak liburu honetan argitaratu dioten ipuinean: FOAF Tale. Lagun baten lagun batek kontaturiko istorioa... Alegia, leienda urbanoa. Hori delako bere ipuin labur eta politaren gaia.

Nik berrikiago ezagutu dut FOAF delako hori, Interneteko sare sozialen kontura... Adibidez, horra proiektu bat, Dodgeball ... zera da koxka: hiri batean zaude, eta SMS bidez, konsulta dezakezu nor dagoen inguruan, baina ez bakarrik lagunak, baizik eta lagunen lagunak... Hau da, New York-en zaude eta nor ote inguruan, konsultatu, eta Chris!, 23 urteko neska, Gabiriaren laguna, ummm FOAF polita izan daiteke hori... bidaltzen diozu mezua, Kaixo Julen ezagutzen dugu biok, tira, neu ere eskribientea naiz... geratuko gara?

Gauza interesgarriak kontatu zizkigun Gabiriak. Hor ibili da Irlandan zehar, Urruzuno lehiaketa literato promesekin bidaian, ezin kontatu daitezkeen abenturetan...

Prezisamente, ostiralean Bilboko Barrenkalean liburua aurkeztu ostean, Urruzunoko efebo gazte horietako batekin jarri zen Julen kontaktuan, Nokia bidez, eta aurpegi guztiarekin gonbidatu zuen autoreok Elkar argitaldariaren kontura egin genuen bazkarira. Han aurkeztu zigun Jon Fernandez, 18 urteko ondarrutarra, prosa eta poesiaren promesa gaztea, duela hilabete, ai gaixoa, kazetaritza ikasten hai zena, neu orain 20 urte bezalaxe, hain juxtu. Tipo majoa, Fernandez hori. DJ Mendigreenek eskaneatua dauka bere agendarako.

Ipuin Izugarriak, Megadendan salgai sarean.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004