Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Sustatun kontrol neurriak: e-postaren konfirmazioa

Sustatun kontrol neurriak: e-postaren konfirmazioa

Luistxo Fernandez 2004/10/21 06:54

Hasieratik izan du Sustatuk, mezuak kargatzeko orduan, honako oharra e-posta sartzeko eremuan: (E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik). Baina orain, konfirmazio hori efektiboa bihurtu dugu.

Sustatura bidalitako erantzun edo artikulu bakoitza e-posta helbide benetako batekin identifikatu geratuko dela konfirmatzen da prozedura automatiko batekin. Honela, alegia:

  • Bidaltzaileak e-posta helbide bat emango du alor horretan. E-postarik eman ezean, ezingo da mezurik kargatu.
  • Emandako e-posta helbidera mezu bat bidaliko du sistemak automatikoki. Jasotzaileak, mezu horretako instrukzioei jarraituz, bi aukera izango ditu, konfirmatu ala ezeztatu. Normalean, e-posta benetakoa izan bada, bidaltzaileak bere mezu propioa baieztatu ahal izango du. Norbaitek beste pertsona baten e-posta eman badu, tranpa egiteko, jasotzaileak berak idatzi ez duen mezu bat topatuko du, eta hura berea ez dela esateko aukera izango du.
  • Konfirmazioaren ondoren, mezu orijinala bada, artikulu orijinalekin orain gertatzen den bezala, edizio-taldeak onartzeko zain geratuko da. Erantzuna baldin bada mezua, automatikoki argitaratuko da.

Azalpen batzuk hemen

Kontrol neurriak badu zorroztasun puntu bat, eta kexuak izan dira. Txopi, adibidez, ez dago konforme:

  Bestalde, argi dago baieztapen mezuaren kontua  etorkizunean poliziari informazio hori eman ahal   izateko dela. Interneteko zein forotan egiten da hori? 

Bueno, ba Kataluniako Interneteko ekimen sendo batzuen adibide pare bat aipatzeagatik: Vilaweb-eko foroetan, Loquo-ko mezu pertsonalen komunitatean...

Txopik gaineratzen du:

  Badakit egiten duzuen lan guztia borondate onarekin  egiten duzuela, eta eskertzen da Sustatu bezalako  webgune bat egotea ezer ez egotea baino. Baina  daramazuen bidea ikusita beste Sustatu bat gero eta  beharrezkoagoa ikusten dut...   Zuek diozuen bezala beste euskal foro bat   sortu beharko da  

Ados: foro gehiago behar dira. Bereziki, Sustaturenak baino irizpide hobeak dituen foroak behar dira, Sustaturenak okerrak badira. Beraz, animo. Lehia gehiago eta hobea merezi du Sustatuk.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004