Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Liliren izenean

Liliren izenean

Luistxo Fernandez 2004/10/19 17:26

Urriak 17. Gure alaba Liliren lehen urtebetetzea. Haizearen orraziaren ondoan ospatu genuen, Branka jatetxean bazkari batean.

Nola ez garen katolikoak, ez dugu bataiatu. Baina andreari okurritu zitzaion halako zeremonia pagano bat edo zeozer egin behar zela, eskaintza bat itsaso aurrean, ongi etorri bat umeari... enfin, niri enkargatu zidana: zeozer idatzi irakurtzeko.

Eta hauxe idatzi nuen:

Liliren izenean
eskerrik asko
amatxo eta aitatxo, eta Peru
musu bakoitzagatik, laztan bakoitzagatik
eskerrik asko familia
opari txiki eta haundiengatik
aitita eta amama, batez ere
eskerrik asko Donostia
olatuengatik, eta Getaria,
eta Eibar,
tio Agustinen kuman
lagatzen nautelako lotan han
eskerrik asko biberoiak
kopinak eta gauza guztiak
aitaren antza daukadala esaten duen bakoitzari, pa haundi bat
eta eskerrik asko denoi
Liliren izenean
eta guztien izenean
gaur gurekin gehiago ez daudenen izenean
eta etorriko direnen izenean
denon izenean


Irudian, nere iloba Ane Fernandez eta Lili.

markos zapiain
markos zapiain dio:
2004/10/19 21:26

zoragarria ideia; baita otoitza ere, eta guztia jendaurrean jarri izana

ni behintzat hunkitu egin nau

gure alabekin zoritxarrez ez dugu halakorik egin

bizitza badoa, eta tankera horretako mugarri gogoangarriek ez dakarte onura baino

hori bai, postura egingo neuke Liliren argazkiko negarra "aitaren antza daukadala esaten duen bakoitzari, pa haundi bat" zatiak eragindakoak dela

Etiam
Etiam dio:
2004/10/20 11:18

Baina, baina, hain ume polita daukazue eta zelan ez dozu ipini piskat gehiago luzitzen dan beste argazkiren bat. Aitaren antza badu bai, baina ez bakarrik protestan dauanian. Bi begi eder eder horiek ikusten zaizkion beste argazki baten zain geratzen naiz.

A eta zorionak Liliri eta zorionak gurasoeri ere! Mordo bat gustatu jata neri ere ospatzeko modua!

Patxi
Patxi dio:
2004/10/23 15:54

Ze polita!

Begira, ahalegin txiki batek, ze nolako poza sortaraz dezaken, eta bizitza guztirako!

Eskerrikasko konpartitzeagatik.

eneko
eneko dio:
2004/10/19 21:15

Zorixonak Liliri eta familixa guztiari!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004