ItzuL, euskarazko posta-zerrenda arrakastatsuena, 500 harpidedunera iritsi da
Euskarazko posta-zerrenda funtzionalena, ItzuL, 500 harpidedun izatera iritsi da. Neure enpresako zerbitzu batek, Postaria.com-ek, bideratzen du zerrendaren trafikoa aurtengo udatik. Informazioa Sustatun
ItzuL-en hileroko mezu kopuruarekin, eta 500 harpidedunekin, Postaria zerbitzuak urtean 1.5 milioi mezu banatuko ditu itzultzaileen artean. Horrez gain, EIZIEk beste zerrenda bat ere badauka martxan Postariarekin, kasu honetan bazkideentzako buletin pribatu bat. Berriki Postariaren zerbitzua erabiltzen hasi den beste zerbitzu euskaldun bat Erabili.com webgunea da.
Sustaturen albisteak e-postaz jasotzeko zerbitzua ere ematen du Postariak. Kasu honetan, berrikuntza batekin duela gutxitik: argitaratzen den albiste bakoitzaren sarreratxoaz gain, orain, bi lerro soil gehiago dakartza, apur bat gehiago informatzeko, postontziak gainezka egin gabe:
- Bata, Sustatuko azalean dagoen argazkiaren berri ematen du (irudirik ez da bidaltzen, soilik argazkiaren izenburua, klikatzeko aukerarekin)
- Bestea, Jamaika ikusteko jaio gara atalean ageri den azken erreferentzia ere ematen dugu
Goiena.net atarian ere, herriz herriko buletinak banatzen ditu Postariak.
Zorionak Itzul posta-zerrendari, ezer baino lehen. Arrakasta horrek islatzen du, seguru, azken urteotan euskal itzultzaileek egiten duten lan eskerga.
Nire beldurra hauxe da, ordea: 500 itzultzaile eta itzulzale (?) Euskal Herrian? Ez al du honek beste zerbait ere islatzen?, alegia, neurri handi batean euskara oraindik itzultzeko hizkuntza dela nagusiki, itzulpenak ikaragarrizko pisua duela (gehiegizkoa?).
..que a mà ni me va ni me viene, perooo... por comentar