Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Jamaika ikusteko jaio gara: Sustatuko atal berria azaltzen

Jamaika ikusteko jaio gara: Sustatuko atal berria azaltzen

Luistxo Fernandez 2004/09/08 17:19

Sustatun martxan jarri dugun ideia baten inguruan. Del.icio.us zerbitzu zeharo interesgarrian oinarriturik sortu dugu Jamaika ikusteko jaio gara (Bob Marley). Reggae maisuaren zita, jakina, gezurrezkoa da, [uste dut Zakilixutek edo Antton Olariagak asmatu zuela, batek ez bazuen egin, besteak] Joxean Sagastizabalek asmatu zuen. Askotan, aurkituako web euskaldu berri bat, urjentziazko kontu bat, aurkitutako diseinu polit bat, Berrian urtendako iritzi artikulu interesgarri bat.. artikulu luze batekin izan beharrean, loturarekin eta lerro batekin konpontzen da. Adibidez:

  • Amodioblog aurkitu dugu nikzerdakit.com/denadelakoan. Nahikoa da esatea: blog pertsonala euskaraz. Egilea gaztetxoa dirudi...
  • Notizia flashazo bat: 300 lagunekin esplotatu dute hegazkin bat txetxenoak (lotura CNN-ra edo Berriara, eta punto).
  • Web polit bat aurkitu dugu. Zertarako komentario gehiago? Ikusi maitesdesign.com, ze polita, dena arrosa, so romantic...
  • Anjel Lertxundi gaur. Interneten sorreraz idatzi du! Klikatu, eta irakurri.

Erreferentzia hauek, askotan, nabigatzen gaudela aurkitzen ditugu. Aurkitu dugunaren helbidea hartu, sustatura eroan, lerroak idatzi, moderatzera, handik onartu... Rollo bat da hori. Laburki, bi urratsetan, lotura edo mikro-albiste horiek gehitzeko modua badago, ordea, nabigatzen gauden bitartean, HARA, HAU JAMAIKA IKUSTEKO ATALERAKO MODUKOA DA, ba ti-ta egiten da, eta txispun, Sustatu-n azaltzen da.

Eta aukera hau denentzat irekita legoke, moderazio barik (spam eta gaiztakietarako aukera badago, baina murritza: gaiztoak errejistratu beharra dauka del.icio.us-en eta ia ia agerian geratzen da...).

Hor dago Jamaika ikusteko jaio gara atala

Eta hor dago azalduta nola gehitzen den edukia

Konplikatua da hasieran, baina behin del.icio.us ezagututa, oso erraza da. .

eta bai zuek eta bai besteok (CodeSyntax-en badaude batzuk dagoeneko del.icio.us-en kontua dugunak), ba gehi ditzagun, aproba gisa, hurrengo egunetan, Jamaikarako erreferentzia batzuk, sustaturako aginduak emanez del.icio.us-en.

del.icio.us

Del.icio.us zerbitzuan oinarritzen da atal honen magia.

del.icio.us erabili daiteke ez bakarrik Sustatun edukia era honetan gehitzeko... zuk ere, irakurle hipotetiko horrek erabil dezakezu ZURETZAT, zure lanerako, etab etab.

Ikusi beste erabiltzaile hau, Kelsey. Interes asko ditu, gutako edozeinek bezala, Musika, edo hizkuntza, eta baita, Minbizia,

Era berean, jende askok biltzen ditu cancer terminoarekin erlazionatutako erreferentziak: http://del.icio.us/tag/cancer

Eta orri horietan guztietan ikusiko duzu, RSS ikono laranja, feed-ari dagokiona, harpidetzeko.

Kelsey horren erreferentziak jarraituko dituen bat Joxe Aranzabal izango dela uste dut. Jada sortu da atala del.icio.us-en. Hasi da gauzak sustaturako markatzen, Jamaika atalean azal daitezen, baina beste batzuk bere erabilera propiorako markatzen eta gordetzen ditu.

Beste euskaldun batzuk del.icio.us-en:

Luistxo
Luistxo dio:
2004/09/09 11:50

Arrazoia duzu Jabier!

1996an neuk ere banekien gainera, horra froga, baina ahaztu gero!

Aupa Trintxerpe!

Jabier Zabaleta
Jabier Zabaleta dio:
2004/09/08 20:23

Jamaikari buruzko aipamen hori ez da Zakilixutena, nik dakidala, Joxean Sagastizabalena baizik (bai, Kutsidazu bidea, Ixabel idatzi zuenarena).

Joxean Sagastizabalek liburua argitaratu zuen 1996an, Alberdaniarekin, Zorotariko euskal hiztegia izenekoa, eta han irakurri nuen nik zita hori aurrenekoz (liburuaren tituluaren ondoan gainera, toki ondo nabarmenean). Liburuaren ilustrazioak, hori bai, Antton Olariagak egin zituen eta ez ninduke, ez, batere harrituko hark zerikusi zerbait izatea burutazio eder horrekin, oso haren estilokoa baita.

Umore printzez beteta dago liburua. Hiztegi moduan antolatuta dago eta, esate baterako, lehenbiziko sarrera hau du:

Abertxalé: Herriaren independentziaren aldekoen etxe dotorea.

Portzierto, zita berez, honela da:

Jamaika ikusteko jaio gaituk! -Bob Marley

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004