Margaret Atwood-en zientzia-fikzio feminista
Margaret Atwood-en zientzia-fikzio feministak engantxatu nau aurtengo abuztuan. Oryx and Crake irakurri dut gaztelaniaz (Oryx y Crake), eta orain The Handmaid's Tale daukat esku artean ingelesez ( El Cuento de la Criada hartuta zegoen liburutegian).
Nik uste dut Atwooden liburuak gustatu zaizkiola Scarpetta doktorearekin dabilen beste irakurle fin honi...
Atwoodek liburu gehiago idatzi ditu. Baina ez nonbait zientzia-fikziokoak. Susmoa dut beste horiek ez zaizkidala hainbeste gustatuko. Aurreiritzi bat, bistan da. Akaso probatu beharko dut. Eskerrak liburutegi guztietan ez didaten oraindik kultura doan kontsumitzeko aukera debekatu.
Abuztuko liburu irakurketak komentatzen dizkigu Joxe Aranzabalek gaur bertan berritutako Sustatun eta harako idatzi dut mezutxo hau.
Kontuan hartuko dut gomendioa. Kasualitatea izango da baina gaur joan naiz liburutegira eta Scarpetta doktorearen beste liburu bat hartu dut: "Identidad desconocida", eta beste bat ere "zain daukat".
Portzierto, liburuekin filmeekin bezala egiten dute, aipatutako liburuaren ingelesezko izenburua "Black Notice" da ...