Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Chillida Leku eta baboseo monarkikua

Chillida Leku eta baboseo monarkikua

Luistxo Fernandez 2004/09/01 18:43

Lagun bat kexu da, Chillida Leku dala-ta. Horra haren mezua

> Chillida Lekun sarreria 7 euro, eta ez ei dauka taberna bat > edo halako zeozer umiari lasai jaten emon ahal izateko. > Gogoa nakan joateko, baina pasatu jata. Jode! denak aberatsak > garela uste juek edo!!!???

Konponbidia emon detsat: ezkondu Borboi batekin, eta duan sartuko zara.

Eduardo Txillida baino baboso monarkiko haundixagorik gitxi Euskal Herrixan. Haren ondorenguak be joera politiko berberekuak dirala emoten dau, monarkia borbonikuan aurrian adurra darixela beti. Errege-erreginak inaugurau zeben hori, eta debalde sartu ziran orduan. Oiñ dala gitxi be, Felipito eta Letizia dibortziatua etorri ziran debalde ikustera.

Ni ez naiz gitxiao. Duan sartzeko aukeria egon zan oiñ dala urte pare bat, Musika Hamabostaldiko ekitaldi doako bat bertan izan zalako, eta orduan sartu nintzan. Zelai politt bat eta Txillidan harri ta burdiñak. Bat erretratuan ikusitta, nahikua: danak igualak dira.

Haizearen Orrazia polittagua, eta nahikua, Txillida ezagutzeko. Eta onduan, tabernia, eta jatetxe barrixa be bai, primerakua: Branka. Ez da merkia (jatetxia, kafeterixia normala), baiña merezi dau erreserbatxo bat egin bertan bazkaldu edo afaltzeko.

Xabier
Xabier dio:
2004/09/05 03:24

Chillida familia eta Borboien artean harreman pertsonal handia dago. Ez da protokolo hutsa, "lagunak" dira. Horregatik gonbidatzen dituzte hainbeste aldiz.

Bestalde, 7 eurotako prezioa museo batetarako erlatiboki baxua da. Ohiko museo handietan (Eduardo Chillidaren museo bat multzo horretan sartuko nuke) 10 euro balio dute sarrerek. Gazte txartelarekin askoz merkeago. Niri pertsonalki Chillida asko gustatzen zait, "harri eta burdinak" eskeintzen dituela esatea nahiko despektiboa eta gure artista handienetako baten obra eta bizitza gutxiestea eta ignoratzea iruditzen zait.

"Zergatik eman ziguten hainbeste nazka..." Ba niri ez zidan nazkarik eman. Zorionez askatasunez bizi garen herri batetan gaude eta norberak nahi duena egin dezake. Nere familian guztiok gara errepublikazaleak (guda zibilean borrokatu zuen familia daukat), baina guretzat nahi dugun errespetu berdina ematen diegu erregearekin gustora daudenei, eta baita (ezagutzen ez dugun arrazoiarengatik) erregeari besarkada eman zioten bi kirolari euskaldunei ere noski.

ni neu
ni neu dio:
2004/09/03 12:52

Arzakek kobratu al zien Felipe eta Letiziari?

Zergatik eman ziguten hainbeste nazka Espainiako Erregea besarkatu zuten urrezko domina irabazi zuten horiek?

ni neu
ni neu dio:
2004/09/05 21:41

Ez da eztabaida antzuetan sartzeagatik.... baina zuri ez lizuke nazka emango euskaldun batek domina irabaztea eta Fraga (edo jarri nahi duzuna) besarkatzea?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004