Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Los Santxez

Los Santxez

moblog 2004/07/30 14:13

Euskal abizenen inguruko kontu batzuk dakartza Administrazioa Euskaraz aldizkariak bere azken alean, Mikel Belasko hizkuntzalariak idatziak. Beste gauza batzuen artean, abizenen top-ak errepasatzen ditu: deitura ugarienak EAEn eta Nafarroan. EAEko ranking-a: 1. Garcia 2. Fernandez 2. Gonzalez 4. Rodriguez 5. Lopez 6. Martinez 7. Perez 8. Sanchez 9. Martin 10. Gomez Nafarroakoa: 1. Garcia 2. Martinez 3. Perez 4. Fernandez 5. Lopez 6. Gonzalez 7. Jimenez 8. Sanchez 9. Rodriguez 10. Goñi EAErako 17. lekuan Agirre aipatzen du Belaskok. 18. Bilbao eta 20. Larrañaga. Nafarroarako, 19. Iriarte. Kuriosoa delakoan...

Patxi
Patxi dio:
2004/08/22 13:43

Nik uste det kuriosoa baino, pixka bat pentsatzen jarrita, galdetuta, edonork aterako lukeen emaitza dela. Honek gogora ekartzen didana zera da: duela gutxi Patxi Lopezek bota zuen bat, Euskadiko bi komunitate "historiko"ak integratzeari buruz. Grazia egiten dit nola espaiñolek, duela 300 urte galdutako Gibraltar hain grina biziz erreklamatzen duten, gure historiarekin beste denbora erregela bat erabiliz. Duela zenbat urtetxo ditugu hemen "bi" komunitate historiko? Hola deituta, abizen zerrenda hori betidanik horrela izan dela dirudi, eta ez ba. Emigrazioak, eman zen baldintzetan, (frankismoa, post-frankismoa) ze nolako eragina izan duen euskaldunon izaera eta kulturan estali nahi da, inportantzia kendu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004