Hizkuntzaren Teknologiak , EAErako Zientzia eta Teknologia Planean
Zientzia eta Teknologia Plana 2005-2008, EAErako. 28 eremu eta bat da Hizkuntzaren Teknologia. Horren txosten-eztabaidara gonbidatu dute CodeSyntax, joan gara, eta iradokizun batzuk egingo ditugu. Info apur bat eta loturak Prospektiba blogean
Hizkuntzaren Teknologien honetan, sei alor estrategiko izendatu dituzte:
- Oinarrizko erraminta eta baliabideen garapena
- eLearning
- Itzulpen automatikoa
- eInclusion.
- Ezagutzaren kudeaketa
- Sistema interaktibo aurreratuak
Iruzkin batzuk gehitu behar ditut, eta txostengileei bidali, datorren ostegunean elkartu arte.
Nire iradokizunak izango dira.
- lizentzia libreena ez bakarrik softwarean, baita eduki eta korpusei dagokionez.
- i18n eta l10n ager dadila alor estrategiko gisa. Beste batek aipatu zuen eContent ere azaldu beharko zela, eta akaso arrazoia du hark ere.
- itzulpen automatikoarena, berrizendatzeko, ze hori kimera bat da oraingoz. Hitz egin dadila "itzulpengintzarako teknologiaz", askoz gauza zentzuzkoagoa.
- Ezagutzaren Kudeaketa izeneko alor estrategikoan, puntu bat gehitzeko eskatuko dut: gizarte-softwareko tresnak (wikiak, blogak, IM, feed meta-erreferentziak...). Ezagutza: informazioa + interakzioa.