Data osoak eta egoki deklinatuta Coreblog euskaratuan
Coreblog euskaratuan berrikuntza txiki bat sartu dut: Data osoa, zuzen euskaratuta eta deklinatuta, agertzen du orain interfazeetan.
Ikusi demoa edo Eibar.org-eko blog komunitateko gehienak, salbu eta gutxi batzuk, adibidez neurea, apur bat atzeraturik gelditu baitzait nire blogaren kodea... zer egingo diogu.
Nik dakidala, urteen euskarazkoa deklinabideak betiko balio du... Hau da, 2000ko
deklinatzen da, baina 1900eko
eta 2100eko
, adibidez. Baina ezin izan dut horren data urrunekin frogatu Coreblog-en ez dituelako ametitzen, aldiz 1995eko
, 1996ko
, 2010eko
edo 2011ko
bezalakoak ateratzen dituela ikusi dut. Hala ere, egindako euskaratzearen zuzentasun linguistiko eta matematikoan konfiantza osoa dut.
Ingelesez eta espainolez ere berdintsu lokalizatu dut
Fitxategiak, .zexp eguneratuak, lor ditzakezue hemendik
Bide batez, Eibar.org-eko blog komunitatearena aurrera doa eta, Coreblog euskaratuaren bertsio berriari adaptatzen zaizkion estilo orri batzuk eta ematen duten itxura lor dezakezue hemen