Pentsakizun batzuk hauteskundeen ostean
Luistxo Fernandez
2004/03/22 16:26
Pentsakizun batzuk.
- ETAren beharra, benetako premia, zeinek zeukan argi dago. Beste inork ETA behar ote duen ez dakit.
- Otegik-eta gertatua sarraskitzat jotzea mugen kontua dakarkit gogora. Amatiñoren jefeari antzeko zerbait irakurri diot eta ez naiz orijinala, hortaz, baina nik ere esango dut. 200 igeltsero-seme hiltzea astakeria da, baina igeltsero-seme bat Ermuan hiltzea onargarria nonbait. Langile etorkinak hiltzea astakeria da, baina Jose Mari Korta bezalako enpresario bat hiltzea ez. Tarte horretan, non ez dakit, badago mugaren bat.
- Soberanismoak ez du errazago orain. Zailago du orain. PPk gehiengo absolutoarekin irabazi balu, katalanak bazihoazten Espainiatik kanpora, eta akaso gu ere bai. Orain, geratzea tokatzen da, "kontenporizatzea", paktismoa.
- Udalbiltzakoak, Iñaki Uria, eskandaluzko kasu hauek argitu beharko dira, askatu beharko dituzte, diot nik... Esperantza apur bat badut: iluso hutsa ere izan naiteke.
- Debekatutako ezker abertzalea Aralar baino gehiago da. Dexente gehiago.
- PRISAn zer gertatzen da? El Pais eta Cadena SER, desberdin ibili dira...
- Berriz gertatu daiteke Madrilgoa. Metroan, edozein tokitan, Printzearen ezkontzaren bezperetan, edo ondoren. Suizidekin, errazago. Operazio konplikatua antolatu zuten beren burua "ez gastatzeko", erabaki kontziente horrekin: munizioa gorde dute berriz jotzeko.
- Asteburuan Euskal Herrian bi lagunek hil beharrik ez zeukaten. Negargarria.
- Aznarrek enbidia ederra izango dio Arzalluzek erretiratzean utzi duen gomutari.
- Zapaterok inutil samarra dirudi. Hauteskundeak galtzeko ahalegin handiak egiten ari zen, Carod kasua edo bere promesa estupidoak nola manejatu zituen ikustea besterik ez, edo antiterrorismoan PPri egiten zion segizio itsuan. Gizon hori gaur beste gizon bat da?
- Pasta Ya-koak laster birziklatuko direla esango nuke. Ez diote utziko presio talde izateari. Ez Mayor Orejaren akolito moduan, baina bai, hor, Rojorekin, Bonorekin, tokatzen denarekin... Rosa Diez jubilatuko da, eta Isabel Celaa ez.