Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA / Arrate Kultur Elkartea

Arrate Kultur Elkartea

Arrate Kultur Elkartea Eibarko Elkarte Kulturala da.

ARRATE KULTUR ELKARTEAREN HISTORIA LABURRA

Zalantzarik gabe, azken 40 urte pasatxo hauetan Sociedad Cultural Recreativa ARRATE izenaz ezagutua den elkarte honek garrantzi handia izan du Eibarko mundu kulturalean.

Joan zen mendeko 1952. urtean jaioa, 25 urtean zehar Eibarko kultur mugimenduaren ardatz bihurtzera iritxi zen, hainbat arlo ezberdinetako ekimenak eskaindu zizkion Eibarko herriari: hitzaldiak, kontzertu musikalak, antzerkiak, erakusketak, zineforum, biblioteka zerbitzua, kirol minoritarioak, ikastaroak, Euskal Jaiei laguntza, etabar. Gizartearen bilakaeraz batera, bere esparruak zabaldu, emakumeen presentzia onartu eta bultzatu, herri problematikak elkarte barnean isladatu zituen, beti ere garai hartako egoera politikoak sortarazten zuen hutsune kulturala bete asmoz.

Beharbada, 25 urte horiek izan ziren ARRATE elkartearen emankorrenak. Aipatu behar, adibide giza 1964. urtean elkarteak 1.437 bazkide zituela eta honako komisio hauek: Musica, Artes plásticas, Cine, Cultura Vasca, Teatro, Conferencias, Biblioteca,...

Beste ekintza azpimagarri batzuen artean, 1965. urtean Eibarko I Umeen Euskal Jaia gero gaur egun XXX Euskal Jaia izan den Arrateko "Comisión de Cultura Vasca"tik sortu eta antolatu zen. Eibarren, Euskal abesleen lehendabiziko ekitaldiek Arrate elkarteak antolatu zituen, B. Lertxundi, L. Iriondo, Estitxu, Argoitia Anaiak, Urretxindorrak, Oskorri,... .

Txistulari eskola, euskal dantza taldea eta euskarazko gau eskolak komisio honen bestelako ekintza batzuek izan ziren. Aipatzekoa da horretan Gregorio Santa Kruz izen zela arduraduna. Geroago, Txistulari taldeak eta euskal dantza taldeak Eibarko Club Deportivo-ren Kezka Dantza Taldearekin bat egin zuten.

Musika klasikaren arloan, beste emanaldi batzuen artean Nicanor Zabaleta, Narciso Yepes, Durica Murai, Paul Klein, Karl Hernz Schawrz, Hans Georg Zanbona,...

Erakusketei dagokionez Ignacio Zuloaga, Jacinto Olabe, Carlos Elgezua, F. Beorlegi, etabarren erakusketak antolatu ziren.

Zineklub-ak urtean 70 emanalditik gora antolatzen zituen. Liburutegiak 3.000 ale inguru zituen

Urtero 30-40 hitzaldi inguru antolatzen ziren, Euskararen irakaskuntzarako ikastaroak, soziologi, lan munduko arazoak, ... mintegi eta kurtso ezberdinetan landu ziren urte haietan.

Geroztik, — 80. urtetik aurrera—, eta arrazoi ezberdinengatik etengabeko beherakada jasan zuen, bere ekitaldiak murriztuz. Hala ere, esan beharrekoa da bere lokalak utzi zituela eta herriko talde ezberdinen zerbitzuan erabiliak izan ziren: Udal Zeramika Eskola, atzeratuen zerbitzurako,...

Bazkide talde bat, 1989. urtean, elkartea berpizteko asmoz, lanean hasi zen, lokalak errekuperatu eta ekimenak antolatuz.

Hurrengo urtean, 1990ko Martxoaren 10ean egindako batzarrean, 1988ko otsailaren 12ko 3/1988 Elkarte legediari egokitzen diren Estatutoak onartu ziren, gai honi buruz ezarritakoaren arabera eta Elkartearen lege-izaera aldatu gabe egin zelarik.

Zuzentza-Sailburuordetzak, 1a. Sailean, RPG/98 zenbakia duen "ARRATE KULTUR ELKARTEA"k onartu zituen aldaketak Erroldaratzeko agintea, 1990.ko Maiatzaren 18an eman zuelarik.

Azken 50 urteen historia jaso nahiean, ekarpen ezberdinekin osatutako ARRATE KULTUR ELKARTEA 1952-2002 (701 KB .pdf formatoan) liburua egin zen. Era berean, elkartearen aktetatik jasotako apunteekin, algunos acontecimientos resenables (116 KB .pdf formatoan) dokumentua jaso zen.

Azkenengo urteetan, ahal den neurrian lokalak berriztu eta apainduz, komisioak sortuz eta ekintza kulturalak antolatu eta bultzatuz, Elkarteak Eibarko eta bailarako bizitza kulturalean bereak ari du ematen, etorkizunerako bideak zabaltzen dituen bitartean.

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak