Eguen Zuri Argazki Lehiaketa
Arrate Kultur Elkarteak, EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA antolatzen du. 2005.ean zortzigarren edizioa izan da. Lehiaketaren bidez, nolabait, aratoste edo Karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin.
Lehiaketa Arakosteak (hau da, inauteriak edo karnabalak) lemapean eta gai horrekin lotuta antolatzen da.
Lehiaketa irekia eta librea da zaletu guztientzat.
Partehartzaile bakoitzak aurkeztu dezaken argazki kopuru gehiengoa lau (4) da eta argazkiak edozein tamainetan, koloretan nahiz zuri beltzean, aurkez daitezke. Hori bai, soportea edo passpartout-a izatea eskatzen da. Gutxienez 20 x 30 zentimetro izango duelarik.
Argazkiak Arrate Kultur Elkarteko egoitzan (Zuloagatarren kalea, 3 EIBAR) entregatu behar dira. Lehen solairuko bulegoetan edota Taberna-kafetegian.
Argazkiak entregatzeko azken eguna, karnabaletako asteartea pasa eta lau astera izaten da, gaueko 21:00etan
Sariak:
Argazki onenentzat, 160 eurotako saria
Bigarrena, 100 eurotako saria
Hirugarrena 60 euroko saria
Aukeratutako argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO lokaletan erakusgai izaten dira.
Azken urteetako Irabazleak:
Urtea 2004
- JOSE LUIS MARTINEZ
- JOSE VALDERREY
- JOSE LUIS IRIGOIEN
Urtea 2003
- JOSE LUIS IRIGOIEN
Urtea 2002
- JOSE LUIS MARTINEZ
Urtea 2001
- JOSE LUIS IRIGOIEN
- JOSE LUIS MARTINEZ
- AINARA SETIEN
- HARITZ ARRIZABALAGA
Edozein argitasunerako elkarteko telefonora deitu (943.20.22.99) edo e-postaz gurekin kontaktuan jarri: arrate.kultu@eibar.org