Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA / Udako Diapoak

Udako Diapoak

Aurten ere, udarako gauak girotzeko asmoz, diaporama ekitaldiak antolatu ditu Arrate Kultur Elkarteak , Eibarko Udala eta Klub Deportiboko argazkilaritza taldearen laguntzaz.

Aurten, gainera, antzerki irakurria gehitu dugu azken egunerako.

Azkenengo lau urteetan bezala, San Andres elizako klaustroan egingo dira ekitaldiak Uztailaren 6, 7, 8 eta 9an.

Aurtengo egitaraua: Diapoak, Antzerkia eta guzti!

Beti bezala, Uztaileko lehen astean egingo den mini-zikloaren programa osoa honako hau da:

  • Uztailak 6an, asteartea, gaueko 22,30etan, KEPA GONZALEZ-ek egindako NAVIGATINGPEACE izena duen diaporama ikusgarria izango dugu, Irlanda-ri buruz.
  • Uztailak 7an, asteazkena, gaueko 22,30etan, MARTIN BONO-k egindako SUDAFRIKA eta NAMIBIA gaiari buruzko diaporamak. Martin Bonok lurralde horietako irudiak gertura ekarriko dizkigu.
  • Uztailak 8an, osteguna, gaueko 22,30etan, KEPA GONZALEZ-ek egindako TENER 13 AÑOS EN EL 36 izeneko diporama. Diapotama-erreportai historiko honen bidez Kepa Gonzalezek arlo honetan bere maisutasuna agertaraziko digu.

Tartean ASTELENA FRONTOIA 100 URTE Bideo erreportai laburra (9 minutu) eskeiniko da.

  • Uztailak 9an, ostirala, gaueko 22,30etan, UNA NOCHE DE VERANO antzerki irakorria eskeiniko dute Ernesto Barrutia, Maite Lorenzo eta Eduardo Falces aktoreak, Alberto Toledano teknikariaren laguntzarekin.

Beste urteetako egitaraua

Programa osoa 2003 urtean honako hau izan zen:

San Andres elizako klaustroan egin ziren ekitaldiak Uztailaren 1, 2 eta 3an.

Uztaileko lehen astean egin zen mini-zikloaren programa osoa honako hau izan zen:

  • Uztailak 1ean, asteartea, gaueko 22,30etan, MARTIN LIZEAGA eta MARTIN UGARTE-k egindako "LIBIA HARRIGARRIA" gaiari buruzko diaporamak. Lurralde honetako irudi harrigarriak eskeiniko ditu M. Lizeaga-k bere diaporaman.
  • Uztailak 2an, asteazkena, gaueko 22,30etan, ION BELOKI-k egindako "JAINKOSEN ALTZOAN" gaiari buruzko diaporamak. Gaur egun Alberto Iñurrategirekin Himalayako mendietan ibili den Ion Belokik lurralde horietako irudiak gertura ekarriko dizkigu.
  • Uztailak 3an, osteguna gaueko 22,30etan, XABIER BAÑUELOS-k egindako "ARGENTINA POBRE, ARGENTINA RICA" (ARGENTINA POBREA, ARGENTINA ABERATSA) izeneko diporama. Argazkilari eta bidaiari bizkaitarrak herrialde horretako kontrasteak agertaraziko dizkigu.

Programa osoa 2002 urtean honako hau izan zen:

  • Uztailak 2an, gaueko 22,30etan, J. Ramon Agirre-k egindako "MONGOLIA, ESTEPAREN TAUPADAK" gaiari buruzko diaporamak .
  • Uztailak 3an, gaueko 22,30etan, J. Ramon Agirre-k egindako "PAPUA, GINEA BERRIA" gaiari buruzko diaporamak .
  • Uztailak 4an, gaueko 22,30etan, Martin J. Bono-k egindako "TIBET ETA KATHMANDU" izeneko diporama.

-------------------------------------------

Programa osoa 2001 urtean honako hau izan zen:

  • Uztailak 10ean, gaueko 22,30etan, Martin J. Bono-k egindako BALI eta NEW YORK- buruzko diaporamak .
  • Uztailak 11an, gaueko 22,30etan, Martin J. Bono-k egindako MAROKO-ri buruzko diaporamak "ONDARRA eta EDURRA" izenekoak.
  • Uztailak 12an, gaueko 22,30etan, Kepa Gonzalez-ek egindako ZELTA KULTURAri buruzko diaporama. Diaporama hau zuzenezko ZELTA MUSIKArekin osatuko da.

-----------------------------------------

Egitarau osoa 2000.urteko hiru gauetan, Uztailak 4, 5 eta 6an, hau izan zen:

Oporretarako giroa berotzen, bidaien inguruko hiru diaporama prestatu ziren ere: Estatu osoko diaporama egile onena den Kepa Gonzalez eta atzean geratzen ez den Martin Bonoren eskutik.

Gau bakoitzean bi diaporama izan ziren:

Uztailak 4: Barne Europa eta Nueva Zelanda Uztailak 5: Vietnam eta Eskandinabia Uztailak 6: Thailandia eta Sahara

Ordua: Gaueko 11etan.

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak