Bertso Ekitaldiak
Azken urteetan Arrate Kultur Elkarteak bertso bazkariak antolatzen dihardu. "Trunboi-k" dioen bezala:
"Bazkari batez hornidu nahi da
Euskal Jaiaren diztira
Oskarrek jana, Aitorrek mama
antolakuntzaren jira
bertsolariak umore onez
Gurekin izango dira
Besteok, berriz, gozamenean
artista hauei begira" J.M Gisasola (Trunboi)
Hona hemen egin diren ekitaldiak:
Bertso ekitaldiak 2004eko martxoan
Martxoan Eibarko ARRATE KULTUR ELKARTEAN, bertsoen inguruan pare bat ekitaldi antolatu dira.
- Hilaren 4an Arrate Kultur Elkarteko Tabernan izan behar du Zaharrrak Berri izenarekin, eta Xabier Silveira, Fredi Paia eta Jokin Uranga, berstolari gazteek izan ziren, arratsaldeko 19:30tatik aurrera.
- Martxoaren 13an. Urteroko Bertso Bazkaria egin zen, hemen azken urteetan bezala, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso izango dira eta Mª Asun Oteiza gai jartzaile moduan.
------------------------
MARTXOA BERTSOTAN KULTURALIAN
MARTXOAREKIN UDABERRIA
KULTURALIAN BERTSUA
HILAREN 4an TABERNAN BERTAN
HIROKOTE ALAITSUA
HAMAHIRURAKO BAZKARIAKIN
BIKOTE BAT INDARTSUA
BESTE BATZUTAN ETORRI ZARA
ZATOZ ENTZULE GARTSUA
IZANGO DUGU MENU GOZUA
BAITA BERTSO ENPATXUA (bis)
Martxoak 13, 2003 urtean Arrate Kultur Elkarteak Xabier Amurizaren hitzaldia programatu zuen elkarteko egoitzan, "Bizkaiko Kopla Zaharrak" gaiaren inguruan.
Martxoaren 15ean, 2003 urtean BERTSO BAZKARIA antolatu zen ARRATE KULTUR ELKARTEAN:
BERTSOLARIAK: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso
Euskal Jaia 2003ari hasiera emateko, maiatzaren 8an, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuko lokaletan eta doan, Bizkaiko Kopla Zaharrak ikuskizun musikala izango zen, Xabier Amuriza, bertsolari famatua eta Mixel Ducau, Errobi talde mitikoaren partaidearen partehartzearekin.
Martxoren 8an, 2001 urtean. Hitzaldia Bertsolaritzaren erronka eta etorkizuna mende berrian, Andoni Egaña
Martxoaren 10ean. 2001 urtean Bertso bazkaria.
Bertsolariak:
- Andoni Egaña
- Sebastian Lizaso
Gai jartzailea Mª Asun Oteiza
Maiatzaren 20an, 2000 urtean, Bertso bazkaria:
Bertsolariak
- Peñagarikano
- Iñaki Murua
Gai jartzailea: Asun Oteiza eibartarra