Txango kulturala Orbaibarrara: Erromanikoa eta bodegak
Apirilaren 8an, larunbata, ARRATE KULTUR ELKARTEAk TXANGO KULTURALA antolatu du Orbaibarrara, Nafarroan.
Argibideak
Irteera goizeko 8:30etan Eibarko Autobus geltokitik, Ego-Gain kalean, izango da eta txangoaren prezioa, bidaia, bazkaria, museoetarako sarrerak eta gida barne direlarik, 30 eurotakoa da. Bazkideentzat 27 euro.
Bisitak
- Orisoain . San Martin de Orisoain
- Iracheta horreo
- Santa Maria de Eristain
- Ermita del Cristo de Catalain
- Bazkaldu Barasoainen eta Bodega ikusi.
- Arratsaldean Cava Ecologikoa: Basondoa en Oloriz.
Izen emateak:
Egunero 19,30etatik 21etara (ostiraletan 18:00-19:30) Arrate Kultur Elkarteko idazkaritzan, elkarteko 943.202.299 telefonoan edo arrate.kultu [a bildua] eibar.org helbide elektronikoan.
Orbaibarra (txangoa)
Muiño gorriak haize errotak
Piñua eta artía
Laboresolo emonkorrak ta
eraikuntzetan ártia
Romanikua geratu jaku
ezta eten ez katia
Hori danori mireresteko
izan geinke suertia
Valdorba dogu jomuga eta
Haxe ondo ikustia.
Trunboi
Infoa: