Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA / Bertso saioak martxoan: Egaña, Lizaso, Colina, Arzallus

Bertso saioak martxoan: Egaña, Lizaso, Colina, Arzallus

Arrate Kultur Elkartea 2006/03/01 21:26

Martxoan pare bat bertso Saio antolatu ditugu Arrate Kultur Elkartean:

  • Martxoaren 9an, eguena, arratsaldeko 19:30etan, BERTSO SAIOA Arrate Kultur Elkarteko Kultu Tabernan, SUSTRAI COLINA ETA AMETS ARZALLUS bertsolariekin. Sarrera DOAN izango da.
  • Martxoaren 11an, zapatua, eguardiko 14:30etan, urteroko Bertso Bazkaria. Azken urteetan bezala, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolari handiekin. Bertso bazkaria elkartearen lehen solairuan izango da (Zuloagatarren, 3 EIBAR) eta bazkariaren txartelaren prezioa, 30 eurokoa (27 euro bazkideentzat) izango da, menu berezia. Bertso bazkarirako Txartelak salgai daude Kultu Tabernan edo Arrate Kultur Elkarteko idazkaritzan.

BERTSO JANA

MARTXOAN DOGU EIBARREN
BERTSUEN ASTEBETIA
BI EKITALDI DAGOTA
PREPARATZEN ARRATIA
BEDERATXIXAN DA BATA
TA BERTAN JENDE GAZTIA
AMETS TA SUSTRAI TABERNAN
ZABALIK DAGO ATIA
HONEKIN APERITIFA
BAKARRIK LEHEN PARTIA
ZAPATUAN BIGARRENA
BAINA ZELAKO ZATIA
KRAKAK DATOZ ORAINGUAN
ZARAUTZ TA AZPEITIA
ONENA DOZU JUAN ETA
AHAL DOZUN DANA JATIA

TXARTELA

TETRATXAPELDUNA HELDUKO DA
MARTXO HONTAN EIBARRERA
LAGUNA BE BADAKAR BERAKIN
ZATOZE BERTSO JANERA
ARRETIK ZILBORRAK ASEBETE
GERORA KANTUZ NORBERA
HONEN BERTSOKERAZ GOZATZEKO
EZ DA JUAN BIHAR B.E.C.ERA

GIROTZE AGURRA

EGUN BI LENAGO EGINGO DA
BAZKARIXA GIROTZIA
HORTARAKO GAZTE JATOR HONEK
PENTSATU DA EKARTZIA
AMETSEK ETA SUSTRAIK BADAKE
BEREZKO ELEGANTZIA
ZEIN EDERRA BERTSUAK ENTZUNDA
AHOKADA BAT HARTZIA
(Trunboi)


Argazkiak: EKE-Euskal Kultur Erakundea , bertsulari.com eta Arrate Kultur Elkartea.

etiketak: ,
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak