Tener 13 años en el 36. Ez dut inoiz ahaztuko 1944 urteko goiz hura...
Ez dut inoiz ahaztuko 1944 urteko goiz hura. Berriz ere Irunen, zortzi urte luze erbestean izan ondoren... Horrela hasten da Tener 13 años en el 36 erreportajea.
Datorren ostegunean, uztailaren 8an, Eibarren izango den Joaquín Galvez, 80 urteko irundarraren historia. Irudi eta komentarioen bitartez Joakinek bere garaiko historia kontatzen du. Joakinekin batera, Kepa Gonzalez, dokumentalaren zuzendaria izango dugu gure artean.
Hau da Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udalaren laguntzaz, antolatu duen diaporama astearen hirugarren emanaldiaren leloa. Ostegunean, uztailak 8an, gaueko 22:30etan, izango dugu ikusteko aukera, San Andres elizako klaustroan.
Bere aita eta bere anaia Irungo frentean geratzen ziren bitartean Joakinek exiliorako bide luze bat hasten zuen: Frantzia, Catalunya, berriz ere alemanek okupatutako Frantziako lurraldeak, azkenik, zortzi urte beranduago, gerra osteko Irunera bueltatzeko.
Kepa Gonzalezen erreportajeak gure historiako epoka bat jasotzen du, sasoi haiek zuzenean jasan zituen protagonista baten irudietan, eta egilearen eta Joakin Galvez protagonistaren komentarioekin.
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: Kepa González
- Protagonistak: Joaquín Gálvez
- Gidoia: Joaquín Gálvez, Juan Ezeiza
- Ekoizpena: Meltxor Villarrubia, Mireia Lluch
- Soinua: Jimmy Bidaurreta, Juan Ezeiza, Mª Eugenia Etxeberria, Ane Landa, Josean Zarco
- Diseinua, errealizazioa, muntaia: DIAPOLAN