2005 Urteko Ohizko Asanblada Orokorra
Datorren ekainaren 15erako, asteazkena, ARRATE KULTUR ELKARTEAREN urteko OHIZKO BATZARREAn parte hartzera dei egiten diegu bazkide guztiei.
Hona hemen, 2005 Urteko Ohizko Asanblada Orokorrerako deialdia:
- Eguna: Ekainaren 15ean, asteazkena
- Tokia: Gure Elkartearen egoitzan, lehen solairuan
- Ordua: lehen deialdia arratsaldeko zazpiretarako, 19:00, izango delarik eta zazpi t´erdietarako , 19:30, bigarrena, honako
GAI ORDENAz
1) 2004ko Ohizko Batzarraren Aktaren irakurketa
2) Eginiko gestioaren balantzea
3) Diru kontuak: 2004ko sarrera-gastuak eta gaurko egoera
4) 2005erako Ekitaldi programa
5) Zuzendari batzordearen berrikuntza
6) Galde erantzunak
Batzarra amaitu ondoren luncha eskainiko da.
Batzarra zuzen eta egoki garatu dadin eta bazkide guztiek ordezko botoa emateko aukera berdintsuak eduki ditzaten, bazkideak eurak etor daitezen eta Batzarrean eragile izan, Zuzendaritza Batzordeak erabaki hauek hartu ditu:
1) Ordezko botoak, balio izan dezan, deialdiari lotuta doan orria bete eta ordezko botoaren emailearen NANaren fotokopiarekin batera ekarri beharko du. Hala utzi beharko da Elkartearen Idazkaritzan, astelehenetik ostegunera, 19:00etatik 20:30etara, edo Zuzendaritza Batzordeko norbaiti eman, Ekainaren 13an, arratsaldeko 20:30 ak, baino lehen.
2) Batzarrean bertan dagoen bazkide bakoitzak Batzarrera etorri ez diren beste bi bazkideren ordezko botoak ekar ditzake, ez gehiago.
ZUZENDARITZA BATZORDEAren izenean
Presidentea
Ima Berasaluze