SUSPENDIDUTA - Erlantz Urtasun. Nafarroa Osoa
OHARRA: Nafarroa aldean edur dexente dagoela eta, bertan behera geratu da gaurko programatuta zegoen "Nafarroa osoa - Navarra plena" hitzaldia.
Otsailaren 17an, osteguna, Nafarroa osoa izenburuko hitzaldia izango da Arrate Kultur Elkarteko 1. solairuko aretoan. (Zuloagatarren, 3 - Eibar)
Hizlaria Erlantz Urtasun, historialaria eta Nabarralde ekimenaren partaidea izango da.
Nafarroa Osoa Hitzaldi interesgarria
Eibartarrak postazerrendan Serafin Basauri Arrate Kultur Elkarteko kideak honako komentarioak egin ditu hitzaldiari buruz:
Elgetako kafe-antzokian emon zeban hitzaldixa bera da hamen emongo dabena. Egon nitzan ni han, eta asko be asko gustau jatan. Egokixa eta presentaziño bikaiñakin. Mapa proiekziño interesantia.
Historian zihar emondako pasiadatxua. Castillanuak, XIII. mendian apurka-apurka juan ziran lurraldiak konkistatzen, bertako jauntxuen laguntziakin, Nafarrua zatittuz; harik eta XV.nian Nafarrua bera konkistau eben arte.
Nafarroa osoa da Nabarraldekuak erreibindikatzen dabena, bi konzeptun inguruan daroie euren hitzaldixa: Nafarroa = estatua, batasun politikua, Euskal Herria = batasun kulturala. Sasoi batian, 80. hamarkada hasieran, Nafarroa, Euskadi da! manifestaziñuetan orruaka jardun giñanontzat, txokantia be egitten jaku erreibindikaziño hau, baiña errezoia dakela esango neuke. Gaixak merezi dau sakon aztertzia.
Historixia ez da Herri izatiaren oiñarri osoa, ezta gitxiagorik be, baiña merezi dau kontuan eukitzia; mereziko ez dau ba!
Nabarraldekuak, HARIA izeneko boletiña publikatzen dabe. Gai historikuak asko, baiña baitta gaurkotasunezkuak be, gaztelaniaz gehixenbat, euskaraz, frantsesez eta inglesez be artikulu soltiak badaukazen arren. weborria ikusi gura dabenantzat: www.navarra.cn
eta hitzaldiaren datu osoak hauek dira:
Nafarroa osoa - Navarra plena
- Hitzaldia: Nafarroa osoa - Navarra plena
- Hizlaria: Erlantz Urtasun
- Noiz: Otsailak 17 Osteguna
- Ordua: arratsaldeko 19:30etan
- Non: Arrate Kultur Elkartea
- Sarrera irekia