Emakume Langileen Nazioarteko eguna: deialdia
Emakume Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, Arrate Kultur Elkarteak ohizko erakusketa kolektiborako deialdia egiten du.
Deialdia arte munduan lanean diharduten edo zaletuak diren Eibar eta inguruko emakumeei zuzenduta dago.
Lanen baldintza bakarra gaia emakumea izan dadila da. Teknika, tamaina edo lan mota guztiz librea da: pintura, zeramika, eskultura, ....
Normalean lan asko aurkezten direnez, normalean bi erakusketa egiten dira. Hori dela eta, aurten ere printzipioz bi izango dira:
- Lehena, martxoaren 4tik 13ra.
- Bigarrena, martxoaren 18tik 27ra.
Izen ematea erakusketerako
Izena emateko, Arrate Kultur Elkartearen bulegoetara jo ((Eibar. Zuloagatarren, 3) edo deitu 943.202.200 telefonora 19:00tik 20:30etara, edo bestela, 22:30ak arte, 943.200.580, telefonora.
Izena emateko azken eguna Otsailaren 17a da. Izena eman ondoren, emakume parte hartzaileekin harremanetan jarriko gara, lanak ekartzeko eta erakusketen antolaketarako.
Mila esker!
oso ondo iruditzen zait egin duzuena.