Eibarko I Pintxo Lehiaketa
Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin, Eibarko I Pintxo Lehiaketa antolatu du.
Eibarko Ostalaritza sektore osoari parte hartzera gonbidatu eta animatzen dugu!!
Arauak: Eibarko I Pintxo Lehiaketa
Lehiaketan Eibarko osteleritza etxe guztiek parte hartu dezakete.
Taberna edo osteleria etxe bakoitzak pintxo mota bat aurkeztu dezake, bereziki lehiaketarako asmatutakoa eta izen bateaz identifikatuta egongo dena.
Prezio eta elaborazioagatik, pintxo bezela hartu beharko dute epaimahikideek.
Bestalde, bezeroen kontsumorako egon beharko du Azaroaren 24an eta bere prezioa euro bat eta 2 euro tartekoa izan beharko du.
Epaimahia Arrate Kultur Elkarteak izendatutako hiru pertsonek osatuko dute.
Lehaiketara aurkezten diren pintxoak azaroaren 24rako prestatu beharko dira.
Epaileek egun horretan pasatuko dira parte hartzaileen taberna, jatetxe eta kafetegietatik.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Arrate Kultur Elkartean, azaroaren 10etik 22ra. 943.202.299 telefonora deituz, 19:30etatik 21:00etara.