Azaroko ekitaldien aurrerapena
Arrate Kultur Elkarteak azarorako prestatu dituen ekitaldien aurreikusia honako hau da.
Arturo Kanpion. Urteurrena. Bi hitzaldi azaroan
Arturo Kanpion Iruqean jaio zela 150 urte betetzen direnez, hitzaldi mini-zikloa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak. Jose Luis Nieva Zardoya eta Mikel Soraunen izango dira Kanpionen lanei buruz hitzegiten Azaroaren 4an eta 18an Kulturalean.
Azaroaren 4an. Hitzaldia: Arturo Kanpion eta Euskalerria. Jose Luis Nieva Zardoya. Arrate Kultur Elkartean, arratsaldeko 19:30etan. (hitzaldia euskaraz izango da)
- Oharra: Hitzaldi hau, Arrate Kultur Elkarteak, eta kitto Euskara Elkarteak eta UEU-k antolatzen duten BERBALDIXAK programaren barruan antolatzen da.
Azaroaren 18an. Hitzaldia: Arturo Kanpion eta Nabarra. Mikel Soraunen. Arrate Kultur Elkartean, arratsaldeko 19:30etan.(hitzaldia gazteleraz izango da)
Hitzaldi hauei buruzko infomazio gehiago hemen
I Eibarko Pintxo Txapelketa: Eibarko pintxo onenaren bila
edo I Concurso de Pintxos de Eibar antolatu dute Arrate Kultur Elkarteak eta Eibarko Udalak.
Eibarko osteleria etxe guztiek parte hartu dezakete. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute azaroaren 10etik 22ra.
Lehaiketara aurkezten diren pintxoak azaroaren 24rako prestatu beharko dira. Epaileak egun horretan pasatuko dira parte hartzaileen taberna, jatetxe eta kafetegietatik.
Erakusketak Topalekuan
Honako erakusketa hauek programatu dira
- Maite Arizmendiarrieta eta Mari Tere Irisarri. Urriaren 29tik, Azaroaren 7ra,
- Jon Idigoras. Azaroaren 12tik - 21era.
- Ana Almaraz. Azaroaren 5etik - abenduaren 5era.
Gastronomia Jardunaldia
Aurten ere Eibarko Udalaren laguntzaz Sanandres inguruan gastronomia hitzaldia antolatu da. Jose Ramon Agiriano adituaren eskutik. Cata comentada de Txakoli deitu duguna. Arrate Kultur Elkarteko lokaletan, azaroaren 25ean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.