Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA / Maria Jesus Gorrochategui

Maria Jesus Gorrochategui

Arrate Kultur Elkartea 2004/10/20 10:10

Iritsi da gure ordua

Iritsi da gure ordua. Pintoreona. Asko garela esaten dute. Egi benetan gutxi gara, arraroak eta obsesibo samarrak; gauza gara sarri askotan zaborrontzian amaituko duen koadro bat orduak eta orduak pintatzen ibiltzeko.

Camusek zioen: ez da borroka artista izatera behartzen gaituena, artea bera da borrokalari izatera garamatzana.

Eskerrikasko Topalekura etortzeagatik, nire herrian egiten dudan hirugarren erakusketa honetara etortzeagatik. Eskerrak baita nire irakasleei, Iñigo Ormazabal eta Iñaki Alvarez, hain ezberdinak, hain artistak direnei.

M J Gorrochategi

Erakusketa Topalekuan

Joan zen ostiralean, Urriak 15, MARIA JESUS GORROCHATEGUI artistaren ERAKUSKETA inauguratu zen Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean.

Donostian bizi den, baina Eibarren jaio den Maria Jesus Goorotxategi artistak bere azken lanak aurkezten ditu Arrate Kultur Elkarteko erakusketa aretoan.

Erakusketa Urriaren 15etik urriaren 24ra egongo da zabalik eta ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
etiketak: Topaleku, Ekitaldiak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak