Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA / Amaia Agirre eta Nahikari Gabilondo Eibarko Kultu Tabernan

Amaia Agirre eta Nahikari Gabilondo Eibarko Kultu Tabernan

Arrate Kultur Elkartea 2007/03/07 22:36

"ANDRA TXANDA" Bertso saioa, Amaia Agirre eta Nahikari Gabilondo, Martxoaren 15ean

BERTSO SAIOA Arrate Kultur Elkartean

Datorren Martxoak 15, eguena, arratsaldeko 19:30etan BERTSO SAIOA izango dugu Arrate Kultur Elkartearen Kultu tabernan (Zuloagatarren 3) AMAIA AGIRRE eta NAHIKARI GABILONDO bertsolarien eskutik. Sarrera DOAN izango da.

MARTXO PARTIAN IZATEN DOGU

BERTSO GIROKO ASTIA

EGUEN GABIAN EKITALDI BAT

ZAPATUAN DA BESTIA

HAMABOSTIAN ARRATS ALDERA

ANDRASKO BI IKUSTIA

KULTURALEKO TABERNA BERTAN

EZTA BAKARRIK USTIA

GUSTO BADOZU ETORRI ETA

GOZAU AHAL DOZUN GUZTIA

LARAN LARAN LARAN LARAN

NAGUSI EDO GAZTIA

Amaia Agirre eta Nahikari Gabilondo

AMAIA AGIRRE 1977an jaio zen Tolosaldeko Billabona herrian. Euskal filologian lizentziatua, etxetik datorkio hinkuntzarekiko zaletasuna. Etxeko garajetik hain zuzen ere, bere aitak bertan antolatu baitzuen Billabonako lehen euskaltegia. Ipurterre xamarra den horietako dugu Amaia; gazte gaztetatik mila saltsatan aritzen den horietakoa. 18 urterarte futbolean aritu bazen ere bertso giroak harrapatu zuen eta hortan jarduten du egun ere. "Hitzetik hortzera" bertsolaritzaren inguruko telebistako saioko erredaktorea izateaz gain, hainbat herritako bertso eskoletako irakaslea da, baita sortu berri den Hamaika Bertute taldeko kidea ere. Bertsogintzan plazaz plaza aritzeaz gain hainbat musika talderentzat hitzak eginikoa dugu, hala nola, Etxabe anaiak edo M-N ezten. Txapelketa desberdinetan parte hartu izan du; azkenengo gipuzkoako txapelketako finalista izatera iritsiz eta txapelketa nagusian bigarrenez parte hartuz finalerdietarako sailakatuz.

NAHIKARI GABILONDO 1976an jaio zen. Zarauztarrak erizaintza eta antropologia ikasketak burutu ditu. 05ean aurkeztu zen txapelketa nagusira lehenego aldiz. Bat bateko hainbat sai irabazitakoa dugu. Lizardi saria, bilintx saria, Aikorpe saria, Berritxu saia, Erniarraitz saria, Osinalde eta Xenpelar sariak besteak beste.

BERTSO SAIOA

  • Bertsolariak: Amaia Agirre eta Nahikari Gabilondo
  • Gai Jartzailea: librean
  • Noiz: Martxoak 15 Osteguna

-Ordua: Arratsaldeko 19:30 etan

  • Lekua: KULTU TABERNAN. Arrate Kultur Elkartea. Zuloagatarren 3, Eibar

-Sarrera doan

etiketak: Ekitaldiak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak