Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA / X EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA

X EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA

Arrate Kultur Elkartea 2007/02/04 23:23


Arrate Kultur Elkarteak, X. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA antolatzen du. 2007.an hamargarren edizioa izango da. Lehiaketaren bidez, nolabait, aratoste edo Karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin.

Lehiaketa "Arakosteak" (hau da, inauteriak edo karnabalak) lemapean eta gai horrekin lotuta antolatzen da.

Lehiaketa irekia eta librea da zaletu guztientzat.

Partehartzaile bakoitzak aurkeztu dezaken argazki kopuru gehiengoa lau (4) da eta argazkiak edozein tamainetan, koloretan nahiz zuri beltzean, aurkez daitezke. Hori bai, soportea edo passpartout-a izatea eskatzen da. Gutxienez 20 x 30 zentimetro izango duelarik.

Argazkiak Arrate Kultur Elkarteko egoitzan (Zuloagatarren kalea, 3 EIBAR) entregatu behar dira. Lehen solairuko bulegoetan edota Taberna- kafetegian.

Argazkiak entregatzeko AZKEN EGUNA, karnabaleteko asteartea pasa eta lau astera izango da, hau da, MARTXOAREN 12an, astelehena, gaueko 21:00etan

Oharra: Epea martxoaren 16a, ostiralerarte luzatu da.

Sariak:

  • Argazki onenentzat, 160 eurotako saria
  • Bigarrena, 100 eurotako saria
  • Hirugarrena 60 euroko saria

Sarien banaketa aste bete beranduago izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Aukeratutako argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO lokaletan erakusgai izango dira.

Argazkia: Felix Morquecho. Iazko irabazlea

etiketak: Ekitaldiak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak