Diaporamen astea
Arrate Kultur Elkartea
2004/07/06 10:20
Aurten ere, udarako gauak girotzeko asmoz, diaporama ekitaldiak antolatu ditu Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udalaren laguntzaz.
Uztailaren 6, 7, 8 eta 9an izango dira saioak. Denak gaueko 22:30etatik aurrera.
Programa osoa honako hau da:
- Uztailak 6an, asteartea, gaueko 22,30etan, KEPA GONZALEZ-ek egindako "NAVIGATING PEACE" izena duen diaporama ikusgarria izango dugu, Irlanda-ri buruz. Informazio gehiago hemen
- Uztailak 7an, asteazkena, gaueko 22,30etan, MARTIN BONO-k egindako "SUDAFRIKA eta NAMIBIA" gaiari buruzko diaporamak. Martin Bonok lurralde horietako irudiak gertura ekarriko dizkigu. Informazio gehiago hemen
- Uztailak 8an, osteguna, gaueko 22,30etan, KEPA GONZALEZ-ek egindako "TENER 13 AÑOS EN EL 36" izeneko diporama. Diapotama-erreportai historiko honen bidez Kepa Gonzalezek arlo honetan bere maisutasuna agertaraziko digu. Informazio gehiago hemen
- Tartean, egun berean, Uztailak 8an, "ASTELENA FRONTOIA 100 URTE" Bideo erreportai laburra (9 minutu) eskeiniko da. Informazio gehiago hemen
- Uztailak 9an, ostirala, gaueko 22,30etan, "UNA NOCHE DE VERANO" antzerki irakorria eskeiniko dute Ernesto Barrutia, Maite Lorenzo eta Eduardo Falces aktoreak, Naiara Azpeitia Violoncelloa eta Alberto Toledano teknikariaren laguntzarekin. Informazio gehiago hemen
Sarrera librea da eta denok konbidatuta zaudete