Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Zortzi urte kalez kale putz egiten

Zortzi urte kalez kale putz egiten

Josu Mendicute 2009/09/02 18:44
2001an jo nuen lehen aldiz txarangarekin, Mendaron. Nire bizitzaren heren bat baino gehiago daramat, beraz, herri batetik bestera, jairik jai, saxofoia jotzen. Izugarrizko esperientzia izan da niretzat.

Beste batzuk futbolean aritzen diren bezala, nire gaztetako hobbia fanfarre batean jotzea izan da, eta izaten jarraitzen du, oraindik ere. Askori jarduera baldar samarra iruditzen bazaio ere, beti aldarrikatu dut txarangako kide izateak asko aberastu nauela.

Txarangan ezagutu ditut Euskal Herriko jai mordo bat, eta txarangan ikasi dut gaupasa egiten, edaten, poteatzen, afariak noiznahi egiten... eta bertan ikasi dut estatutuak idazten, aktak jasotzen, fakturak egiten, bezeroekin negoziatzen, diru-kontuak egiten, artxiboak kudeatzen, pregoi bat egiten, prentsa oharrak idazten, giza-taldeak kudeatzen, jaiak antolatzen... gazte talde autogestinatu bateko kide aktibo izateak izugarrizko esperientzia ematen duelakoan nago. Esango nuke partaidetza honek lanerako prestatu nauela.

Eta aurretik 7 urtez egindako oinarrizko musika eta saxofoi ikasketek zentzua izan dute txarangari esker. Ustekabe ikasketa horien ondorengo zubi bat da duela 9 urte 16 gazte kementsuk taldea sortu zutenetik, eta datorren urtean X. urteurrena iritsiko zaio. Biba!

 

Idazkariaren anekdota

Irakasle batek askotan esaten zidan horrelako gauzetan denbora larregi galtzen nuela. Irakasle hark puntu erdi eskeini zuen galdera bat erantzuten zuenarantzat. Bilera historiko bat aipatu zuen, eta bilera horren idazkaria nor zen esan ondoren, horrek zein garrantzia zuen galdetu zuen. Nire harridurarako, inork ez zuen erantzun, eta nik erantzun nion: idazkariak aktak idazten dituelako. Lotsagarria iruditu zitzaidan nire ikaskideek hori ez jakitzea. Irakasleak galdetu zidan ea zergatik nekien nik hori, eta orduan konturatu nintzen: "txarangako Estatutuetan hala jasoa daukagulako". Amorru eman zion, baina isildu behar.

 

Ustekabe fanfarrea Teleberri saioan (ETB)

erral
erral dio:
2009/09/02 23:32

Zorionak Josu eta Ustekabe osatzen duzuen guztioi. Horrelako ekimenak eta lan eta ondo pasatzeko gogoa da aurrera egiteko benetan behar dena. Azkenaldian bati baino gehiagori komentatu izan diodan moduan "geuk ez badugu egitek, inork ez du egingo gugatik". Eta hori afizio "minoritario" orori aplika dakioke: nire kasuan bezala xakeari, eta baita fanfarre baten jotzea, jendea "mobilizatzen" eta "mugitzen" hastea. Zuek bezalako jendea behar dugu !

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.