Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Tabernari: kontratatu kamarero bat 45 egunerako, Jaurlaritzak ordainduko dizu

Tabernari: kontratatu kamarero bat 45 egunerako, Jaurlaritzak ordainduko dizu

Josu Mendicute 2009/12/01 16:10
Jaurlaritzaren dirulaguntza bat denda eta tabernetan kontratazioak egiteko, gutxienez 45 egunerako kontratatu ezkero. 1.200 euro. Alegia, langilearen soldata, doan.

Jakin badakigu Gabonetako kanpainak lana ekartzen diela enpresa askori, eta Jaurlaritzak lan-karga hori arintzeko behin-behineko kontratazioak diruz lagunduko ditu.

Ez diot ikusten zentzua. Lojika handiagoa luke kontratazio horiek 6 hilabeterako luzatzeari ematea dirulaguntza, edo kontratua urtebetekoa egin ezkero laguntzea, edo horrelako zerbait. Baina prekarietatea -aldi txikirako lana- diruz laguntzea?

1.200 euro izan daiteke langileak 45 egunean kobratuko duena, gutxi gora behera. Alegia, enpresariari doan irtengo litzaioke langilea. Zentzuzkoago ikusiko nuke Jaurlaritzak horrelako zerbait esatea:

"Bueno, zuk kontratatu ezazu langile bat 45 egunerako, eta horren ondoren 6 hilabeterako berrizten baduzu, 45 egun horietan bere soldatan gastatu duzuna ordainduko dizugu."

Ez dakit... benetan eskertuko nuke norbaitek azalduko balit dirulaguntza honen lojika.

Markel
Markel dio:
2009/12/04 01:17

Lasai, txantxa bat zen. Ez hartu gaizki. Egia esateko nik ez nuke dirurik emango. Baina ematekotan, zuk jartzen duzun kasuak ez du logikarik. Urtebeteko kontratu batean, hilabeteko dirulaguntza bat oso eskasa da. Ez du ezertarako balio.

Markel
Markel dio:
2009/12/04 00:07

Zu ez zara ekonomian aditua, ezta? Nabaritzen da.

Jozulin
Jozulin dio:
2009/12/01 22:41

Esan zuen Gobernuburuak: -Urrea emango nuke enplegua sortzen ari garela erakutsiko lukeen inkesta baten truke. Erantzun zion zerbitzari leialak: -Badakit zer egin!

Markel
Markel dio:
2009/12/04 01:46

Lasai, txanta bat da. Dirulaguntzek ez dute zentzurik. Baina zuk proposatzen kasuan are gutxiago. 11 hilabetetan nagusiek ordaindu behar dute langileari, baina ez dute 6 hilabetetako kontraturik eres egiten. Ez du logikarik.

Josu
Josu dio:
2009/12/04 00:38

Hi, txikito, berriro diot: "benetan eskertuko nuke norbaitek azalduko balit dirulaguntza honen lojika". Ez naiz aditua, ez, baina saiatzen naiz ulertzen. Hik ulertzen badok, egidak faboria eta esan: zein da dirulaguntza honen lojika? Eskerrik asko, Markel, hire aditutasuna agerian uzteagatik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.