Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Sinistu

Sinistu

Josu Mendicute 2024/10/17 20:39
Politika publikuari agur esateko gutuna

Kargu publikuotan dihardogunok gure onena emon bihar dogu gizartiaren alde. Horrez gain, ardura haundixa dakagu jendiaren konfiantzia berreskuratzeko. Egixa esan bihar dogu, eta gure hitzak ekintzen bidez berretsi. Jendiak askotan ez desku sinisten. Beste batzutan, ezin izaten dogu nahi beste egin. Baina ezinbestekua da beti, beti, beti, egiten dogun horretan sinistia. Nere ibilbidian akordio eta eztabaida askotan hartu dot parte, batzuk esne-berbak izan leikez, beste batzuk, ostera, itzal luzekuak gure hirixaren etorkizunarendako. Horietan danetan, emondako Hitzari eutsi nahi izan detsat; eta, era berian, eskutik jun dira nere konbikziño pertsonalak eta Euzko Alderdi Jeltzalearen posiziñuak. Harro izan naiz bozeramaille 2015etik hona. Hori bai, beti pentsau izan dot politikarako bizi bihar nintzala, ez politikatik. Hori posible da, soilik, sinisten dozun horretan dihardozunian. Harro nago herri ordezkari aritu izanaz, defendatu doten guztixan sinistu izanaz. Ezin leike sinisgarrittasunik transmitidu, zerbaitian sinisten ez danian. Horregaittik, politikaren sinisgarritasunari nik uniotan egin neiken ekarpenik haundixena agur esatia da. Etapa bat itxi da, barri bat dator, eta ez dagokit neri horren liderguari eustia. Zinegotzi aktari uko egingo detsat, egiteke dagozen gauza asko atzian utzita. Barkamenak eskatzen dittut horregaittik. Barkamena eskatzen detsuet agintaldixa amaittu bihar nebala uste dozuenori, baina ez naiz horretarako gai sentitzen.

Eibarrek bere burua berrasmatu bihar dau. Barriro izan bihar da aberastasuna sortzeko motorra, aberastasuna sortu barik ez baitago hori banatzerik. Hirigune erakargarrixagua bihurtu bihar da ekintzailletzarako, hazteko, bizitzeko. Apal-apalik, hori izan da nere ahalegiña. Horretarako, proiektu eraldatzailliak mahaigaineratzen saiatu naiz, eztabaida barrixak irekitzen. Gauza batzutan huts egin dot, beste batzutan asmatu, eta nahi baino gauza gitxiago lortu dittut, baiña beti be, emondako Hitzari eutsiz, egiten neban horretan sinetsiz. Banoia, eskerrak emonez aukera honengaittik. Eibar hobiago bat amestu dot eta horren alde borrokatu dot. Hortan jarraittuko dot beste leku batzuetatik. Izan be, gure hirixaren norantza onbideratzia zeregin kolektibo bat dala defendatu dot beti. Konpromiso horri ez detsat inoiz uko egingo, hori izan zan Udaletxera eraman ninduana, eta hori bera da gaur urtenarazten nabena.

Etorkizuneko erronka galantak dakaz Eibarrek. Eztabaida politikuan epe motzeko jolas larregi dago. Hortik ihes egiten ez badogu, ezingo detsegu erronkeri aurre egin. “Lehen haize-boladak adaburu handiko eta sustrai gutxiko zuhaitz bat eraisten du, eta sustrai ugariko eta adaburu gutxiko zuhaitz batek nekez uzten du salbia zirkulatzen. Sustraiek eta kopak neurri bera izan behar dute" (Susana Tamaro, Donde el corazón te lleva). Adarrak dira jendaurrian erakusten doguna, sustraiak, ostera, sinetsi egiten dogun hori. Zortia eta arrakasta desio detset bide barri honi ekingo detseneri, beren adarrak loratu daittezela, eta azken egunerarte, egin dezatela sinisten dabena eta sinetsi dezatela egitten daben horretan. Eibarrek merezi dau.

Elena
Elena dio:
2024/10/17 23:06
Animo, Josu, garrantzitsua da norbere sustraiei eustea. Bihar be argituko dau egunak.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.