Merezi duzue
Gure herriko langile talde bati iruzur egin diote. Krisia iritsi baino lehenago itxi behar izan zituzten bere negozioak talde horretako batzuek, eta segi ahal izateko inbertsioak egin besteek. Etorkizun duinago baten aldeko apostu bakarra egiten utzi zieten, euren iritzirik entzun ere egin gabe, beste batzuen interesei bakarrik jaramon eginda. Eta hor daude, etorkizuna noiz iritsiko, iraganeko bete gabeko aginduei begira. Orainaldi hobea merezi duzue.
Iruzur egin dizuete merkatarioi, eta iruzur egin digutela sentitu dugu baita ere herritarrok. Zuei gauza bat agindu aurretik, beste bat agindu baitziguten guztioi. Eta hori lortzeko borroka zaila eta gogorra izan da azken urte t´erdian. Iragan aginduak berreskuratzeko esperantza inoiz baino biziago ikusten dugu orain. Espazio publikoa dugu, eta merezi dugu.
Eta zuek... zuek iruzur egin diguzuela sentitu dugu, merkatariok eta herritarrok. Engainatuak sentitu gara, baztertuak. Eta agian ez da horrela, agian Madrildik, Ingalaterrako edo Alemaniako diruarekin (batek daki) etorritako batek egin dizue iruzur. Baina, hala bada ere, galdera da... zuek zer merezi duzue?
...eta kitto! 2009/X/02. pdf (52.59 KB).
Ni eu bezala eta merkatariek bezala, guztiz engainatua sentitu naiz. Ez hik ez merkatariek ez neuk eta ez inork ez du horrelakorik merezi. ¿Nork merezi denok jaso doguna?. Ba hori¡ merezi duenak, merezimendu osoz merezitakoa bere bizkar gainean jaso dezala.