Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Krisiaren aurkako plana %78 handitzeko formula

Krisiaren aurkako plana %78 handitzeko formula

Josu Mendicute 2009/11/12 07:25
Su Majestad El Rey D. Juan Carlos de Borbón y Borbón errege españolaren soldata krisiaren aurkako planaren %78 hainakoa da. Formula sinplea da proposatzen dudana: Errepublika.

Numero batzuk gainetik begiratuta, ikusi dut nola igo daitekeen %78 krisiaren aurkako Zapateroren plana. Hau da, ia-ia bikoizteko haina.


Ze politak diren aurrekontu hauek!!! Begira zer dioten:

"A familias e instituciones sin fines de lucro"
"A S.M. el Rey. Para el sostenimiento de su Familia y Casa (Art. 65 de la Constitución) 8.663,02"

Norbaitek zalantzarik bazeukan, argituko dut:

  • Borbon familiak ez dauka dirua irabazteko asmorik, ke ba! Eguneroko ogia izateko kobratzen dute hori, ez alteratu.
  • Hori ordainduko ez bagenu, familia hau en riesgo de derrumbe egongo litzateke, sostenimiento barik.

S.M. el Rey, Don Juan Carlos, Juankar, El Monarca, el Simpático Holgazán, Su Majestad, deitu nahi duzuen moduan, baina gizon hau oso kanpetxanoa da. Hainbeste, aurten bere soldata konjelatu dutela eta ez dutela KPI (IPC) aplikatu bere "soldatan". Kakotxa artean, ze soldata lan egitearen truke ematen duten ordaina da, eta nik dakidala gizon honek ez du lanik egiten, edo lana baldin bada, jakin nahi dut ciudadano español naizen heinean, eta español guztiok ditugunez eskubide eta betebehar berak, zer demontre ikasi behar dudan Errege izateko, ze nik ere nahi dut horrelako lan bat, zeinetan nire obligazioak honakoak izango diren:

  • Euskal dantza protokolarioak ikusi
  • Akuariumak bisitatu
  • Bazkari eta afari sukulentoak egunero
  • Mundu osoan zehar bidaiatu
  • Español guztiek txalo egiteko txistetxoak kontatu
  • Gabonetan agur-mezua bidali Españako katetik, eta Españakoak beharko ez luketen kate españolizatuetatik (hala nola, ETB)


Juankarlos kanpetxanoaren soldata KPIren arabera aldatuko bada, nik eskatzen dut aldaketa hori aplikatzea baita ere KPI negatiboa denean.

Kontua da Juankarlos kanpetxano eta langilearen soldata Zapateroren krisiaren aurkako planak beste kostatzen zaigula españoloi, ia-ia. Eta hau irakurtzen duzuen gehienak -Iparraldekoak, diasporakoak edo atzerriko euskaldunberriak ez bazarete- edo guztiak zarete españolak, hala sentitu edo sentitu ez arren, aurrekontu horiek elikatzeko zuon soldatatik eta erosketetatik zatitxo txiki bat (txiki-txikia, lasai) ematen duzuelako, nahi ta nahi ez. Zorionak!

Nola igo krisiaren aurkako plana %78

 

  • Juankarlos kanpetxanoaren eskupekoa 8,6 milioi euro dira
  • ZPren krisiaren aurkako plan fabulosoa, 11 milioi euro

 

Formula: kendu monarkia eta bideratu diru hori Krisiaren aurkako planera.
8,6/11*100= %78 igoko da plana.


Bestalde, krisi kontestu hau aprobetxatzen ari direnez zenbait enpresario eskatzeko lan-merkatua "malgutzea", nik eskatzen dut Estatuak ere "garai berrietara moldatzeko" flexibilitate apur bat izan dezala, eta Juankarlos kanpetxano eta langilea bota (kaleratu, lanetik despeditu) dezala. Ez dut esaten merezi duenik, goian aipatu dudan moduan, konpromiso sozial askodun lana dauka berak... baina krisia dela-eta, ez dugu beste erremediorik, eta ezin diogu bere lanpostuari eutsi.

Konklusioa: bota dezagun pikutara monarkia!, ¡dugun errepika, biba errepublika!

OH: ze listoa den gure Patxi! ikusi nola egin duen bere Plan Anticrisisa


Hau da hau... aguantatu behar duguna zergaitik gara Espainakoak. Gora bihotzak!

Josu
Josu dio:
2009/11/13 02:36

Kriantza parea, ezta tokaio? ;-)

Jozulin
Jozulin dio:
2009/11/12 22:22

Hemendik ere aterako genuke ronda pare baterako behintzat:

"...los gastos reservados de los Ministerio de Defensa, Interior y Asuntos Exteriores, que suman un total de 25,2 millones de euros..."

http://es.noticias.yahoo.com/5/20090930/tpl-el-gobierno-congela-los-gastos-reser-679ba16_1.html

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.