Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Isilik ETAren aurrean

Isilik ETAren aurrean

Josu Mendicute 2008/03/16 15:41
ETAren aurrean irmo gero eta jende gehiago agertzen bagara ere, oraindik jende askok nahiago du isilean bizi. Komodoa da, mehatxatuta ez bazaude, politikaz paso egiten duzula esan eta horrela basatien aurrean isiltzea.

Baina ez da politika. Gizatasun minimoa da. Lagun gutxi batzuk saiatzen dira justifikatzen, eta pentsatzen dut ea hori esango al zien bion lagunei, ni zinegotzi izanda hilko banindute. Oso gogorra da, baina harreman horiek beldurra ematen didate. Zinegotzi ohiak, kazetariak, enpresariak... inguruan denok daukagu, jakin ala ez, mehatxatu bat edo beste. Baina gu, badaezpada, isilik.


Tuentin ebento bat ireki nuen Egunkariaren alde. Lagun guztiak gonbidatu (141) eta 46k babesa eman diote. ETAren aurkako ebento batera gonbidatu naute, eta nik berriro ere 141 lagun horiek gonbidatu. 3k bakarrik eman diote babesa.

Ez da politika. Beldurra ote da? Mehatxatuak izateko beldurra, edo biolentzia justifikatu nahi dutenekin harremanak gordintzeko beldurra, agian. Nirekin inor haserretzen baldin bada ETAri EZ esaten diodalako, haserretzea dauka, ez diot horri beldurrik. Gizatasuna baino ez zait iruditzen, eta ez dago politika soilak justifikatzen duen isiltasunik.

Josu
Josu dio:
2008/03/17 19:19

Nik ez dut oraindik inon ez entzun ez irakurri gizonen izenean hiltzen dituztenik. Hori ez da izango zeure konklusioa?

Gosez hiltzen direnak, sistemaren ondorioz, bai. Baina gauza bat da hiltzen utzi, eta bestea erahil. Eta, nor da erantzule zuzena? Ez du inork erabaki afrikar bat hiltzea gu hobeto bizitzeko. ETAk bai, erabaki du, Isaias hiltzea gure herria "aske izateko".

leire
leire dio:
2008/03/17 03:50

Hamen bakotxak aurre egitten gauza bateri. Igual holako ekimen batek ez dittu sensibilidade gzutiak asetzen. Beste salaketa batzuk be hor dabiz sarian eta ETA ez esaten daben askok ez dittue suskribitzen. Bakotxak bere astuari egitten detsa arre

ibon
ibon dio:
2008/03/17 15:29

Uff! konplikaua da hau Josu!

Ni pertsonalki enaiz sartzen asunto politikotan, azken finen, nahiz ta gizatasun minimuataz ari zean, hemen oinarriya politikua da. Etikoki eta moralki talde honek iten duna onarreziña da, baina ze pozik jarrikozian Madrideko eskuinekok ostiral hortan gertatu zanakin.

Interesak bata bestian atzetik. Zirkulo bizioso bat da ta egiya esan hor barrun gertatze danan %100 ez dakigu.

Nahiz ta argudio hauek eman, lotsagarriya iruitzezait famili bat ola uztia. Aurrena bizitza ta gero ideak.

Josu
Josu dio:
2008/03/17 18:33

Juan: emakume horiek, eta Gibraltarrekoak, ez dituzte euskaldunon izenean hiltzen. Isaias bai, gure herriaren izenean hil zuten.

Eta, Ibon, apunte txiki bat besterik ez: Madrilgo eskumari baino, PSOEri lagundu zion elektoralki, nahiz eta PSOE izan benetan samindu zena.

Eskerrik asko bioi.

juan
juan dio:
2008/03/17 14:10

politika gero eta urrunago dago herriarengandik, eta horrela zaila da bertako parte izatea. Konturatzen gara ezer gutxi garela gure bizitzak maneiatzn dituen jendearentzat, beraz ez eskatu mobilizatzeko komeni zaizuenean. Emakume bat hiltzen denean eta gibraltarren etorkinak hiltzen direnean denak berdin jarraitzen du. Nik ere samin sentitzen dut heriotzekin, baina zirkua ez zait gustatzen.

Andaluziako guardizibilak ez du Mauritaniako etorkinak baino balio gehiago. Merkeegi garbitzen diegu goikoei ipurdia.

juan
juan dio:
2008/03/17 19:08

emakumeak gizonen izenean hiltzen dituzte, euren gainetik bageunde bezala. Eta etorkinak zein afrikan goseak daudenak estatu kapitalisten iragan kolonialistaren ondorioz hiltzen dira. ala ez?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.