Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Herri honen gutxiengoak nahi duen erreforma

Herri honen gutxiengoak nahi duen erreforma

Josu Mendicute 2012/03/29 13:51
Lan Erreformak gehiengo zabala du Kongresuan: 197 boto alde, eta 147 aurka. 23 euskal diputatu daude tartean (5 Nafarroatik eta 18 EAEtik); horietatik 5 agertu dira alde eta 18 aurka. Euskal herritarron ordezkaritzaren gehiengoa Lan Erreformaren aurka dago. Zergatik pairatu behar dugu?

23 euskal diputatu daude Kongresuan, horrela banatuta:

5 Nafarroatik:

  • PP-UPN: 2.
  • PSN: 1.
  • Amaiur: 1.
  • Geroa Bai: 1.

18 EAEtik:

  • Amaiur: 6.
  • EAJ: 5.
  • PSE: 4.
  • PP: 3.

PP eta UPNko 5 diputatuek egin dute Lan Erreformaren alde. Aurka egin dute sozialistek eta abertzale guztiek: EH peninsularreko 23 diputatuetatik 18k (%78). EAEko 18 diputatuetatik 15ek (%83). Herri honen ordezkaritzaren gehiengo zabalak aurka bozkatu du.

Hau ikusita, pentsatzekoa da Euskal Herri independiente batean neurriak bestelakoak liratekeela. Noiz arte pairatu behar ditugu euskal herritarrok Madrildik gure borondatearen aurka hartutako neurriak? Noiz arte onartuko dugu erabakitze eskubidea gure herritik kanpo egotea?

Gaur greba eguna daukagu, eta Lan Erreforma honen aurrean tinko agertu da Euskal Herria. Baina erreformaren aurka egoteaz gain, diseinatu behar dugu plan bat geure neurri propioak hartzea posible izateko, Madrildik hartutako neurri arrotzek gure egunerokoa kolokan ez jartzeko.

Erabat ados Bittor Hidalgorekin: Madrildik inposatutako lan erreformaren aurka, independentzia. Alderdi eta sindikatuak hasi beharko lirateke bidea diseinatzen. Krisia izan daiteke aukeraren leihoa.

Bittor Hidalgo
Bittor Hidalgo dio:
2012/03/29 20:54

Eutsi horri. Gaur eta bihartik aurrera ere.

Elkar elikatuko dugu behintzat.

Ondo izan

Bittor

Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2012/05/12 12:22

Eskerrik asko, Josu. Hemendik erantzuna, foroak ez ditu nire mezuak hartzen (susmoa: euskalnet-etik euskaltel-era aldatu zidatenez geroztik emaila).

Tuenti da tronpatu egin dena, nire arrebaren urtebetetzea egotzi dit, baina akatsa argitzeak iluntasunari lagunduko liokeenez hobe isilik.

Besarkada bat nire partez eta beste bat Markelen eta Vanessaren partez

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.