Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Greba automarjinatzailea

Greba automarjinatzailea

Josu Mendicute 2008/02/14 14:18
Batasunak automarjinaziora kondenatu du bere burua. Gaur greba deitu du, egindako atxiloketak salatzeko. Eta grebara deitzeko, beharrezkoak ez ziren hitzak erabili ditu.

Bagaude asko eta asko, gure burua alderdi horretan ikusi gabe, atxiloketarekin bat ez gatozenak. Hala ere, alderdi horretakoek nahiago dute eurek bakarrik manifestatu. Preokupatu dira deialdi selektiboa egiteaz: "Greba orokorraren erantzunean metatuko dugun indarra hauteskundeetako indarra izango da" (Karmele Uribe). Ba ez, hauteskundeetan zeuei bozkatzea, eta zuen buruzagien atxiloketa salatzea, ez dira gauza bera.

Dagoeneko Batasunak ez du PP kritikatzen. Zapatero, EAJ eta Nafarroa Bai dira gaitz guztien errudunak. Horiek dira herriaren etsaiak. HBkoa izan barik ez dago abertzale izaterik, ez dago demokrata izaterik, ez dago herria maitatzerik. Ongia da Batasuna eta gaizkia beste guztia. Guztiak ari dira elkarlanean Euskal Herria suntsitu nahian. Guztiak, Batasunako salbatzaileak izan ezik. Salbatzaileak, baina, ez ditu mehatxatutako zinegotzi eta enpresariak salbatzen. Erahilketak ikusten ditu, eta isilik geratzen da. Baina gero nahi du guztiok alderdi demokratikoen aurka oihu egin dezagula.

Agur bat hemendik atxilotuei, baina baita oihua altxatu ez duten langile eta ikasle ausartei. Nik greba egin beste erremediorik ez dut izan. Unibertsitateko gauzak.

etiketak: batasuna, greba, politika
zaloa
zaloa dio:
2008/02/15 11:57

Deialdi selektibuez uste dot ez dala partido bakar bat ere libratzen tamalez, ala bai? klaro... gauza guztiak moruan segun eta nundik begiratzen dogun... nere greba ez jako helduko iñori, ilegala naiz. zure agurra bai! trankilao nao.

David
David dio:
2008/02/14 16:26

Arrazoia duzu, mutil! Hemen Euskal Herria eta Espainiaren izena zikintzen dituzten bakarrak Batasunako kideak eta haien jarraitzaileak dira. Batasuna kanpora, Euskal Herria garbiago legoke Batasunarik gabe!!!

Basque in the moon
Basque in the moon dio:
2008/02/15 03:14

Alderdi politikoek elkarren artean hitz egitera eta beraien posizioak elkartzera bultzatu behar ditu herriak. Orain Euskal Herritar guztion momentua da. Bestela egoerak ez du hobera egingo.

unai
unai dio:
2008/02/15 19:24

Automarginatzailea... beharrezko ez diran hitzak... greba egin beste erremediorik ez dut izan... Karmele Uribe (Karmele Aierbe zan... eta berba egin eta ordu batzutara atxilotua izan zan)... Eske ezker abertzaleko hauek, inozo xamarrak dittuk, ezta Josu? Nik uste beraien kulpia dala gaur egun ezker abertzalekuen ingurua lanbrotuta egotia...

Segi-segi pentsaera horri indarra ematen. Baina gaur eguneko egoera salatzeko planteamentuak eraikitzen baino ezker abertzaleak egiten dituen salaketa ekimenak deslegitimatzen ibiltzea ez zait batere txukuna iruditzen.

Greba egin beste erremediorik ez dozula izan diñozu... baina bozketa egingo zenuten ba, ezta? Ba, baietza irtetzen bada ba greba. Ezetza irtetzen bada, danok klasera. Horri ere kritika?

Batasunako salbatzaileak? Uste dut hori Batasunakoak ez direnak gehiago elikatzen dutela batasunekoak baino. Nik behintzat ez dut mundurik salbatu nahi, nik ahal dudan gehiena egin nahi dut nire eskubideen alde, eta burujabe izatearen alde. Baina nik badakit zer nahi dudan.

Eta badakit zer ez dudan nahi, eta nahi ez dudan horren aurrean protesta egiten dut ahal dudan guztietan. Gaur eguneko gizartea hobe legoke bai kritika eraikitzaile gehiago balego! Baina errezagoa da besteen "gaizki" eginen inguruan jardutea...

Bueno, besteik pe, eta hurrengoan altxatu ahotsa beldur barik, lo lasaixago egingo badozu. Baina inork ahotsik ukatu ez badotsu, zeuk jakingo dozu zergatik ez dozun zaratarik atara.

Egongo gaitxuk,

Josu
Josu dio:
2008/02/15 19:51

David, Batasuna desagertu baino, aldatzea nahiago. :)
Basqueinthemoon, ados.
Zaloa, beste alderdiren baten deialdirik ez dot ikusi nere bizitzan. Badakizu, kakaumia naiz. Baina kasuren bat planteatu eta gustura emango dizut arrazoia!

Aupa Unai, Ideiengaitik atxilotzea guztiz salagarria iruditzen zait. Ilegalizazioa ez zait zilegi iruditzen, eta Batasunako kide izate hutsagaitik inor kartzelaratzea ezta ere. Salaketa ekimena, baina, ez da izan gizartea injustiziaren aurrean jartzeko. Izan balitz, deialdiak ez luke beste guztien aurka egingo. Eta egin du. Aralar ere sartu du zakuan, NaBairen bitartez... Batasunakoa ez dena identifikatuta sentitzea gatxa jarri dute, orraittio!

Bozkaketa egiten da, bai. Baina binkulatea da kasu batean bakarrik: baiezkoa irtetzen bada. Ezezkoa irtetzen bada, norberak du greba egiteko eskubidea ala ez. Unibertsitatean behintzat horrela da. ;)
Nik ere badakit zer nahi dudan, eta zer ez dudan nahi. Nahi dut zuk zure iritzia esateko aukera izan dezazun kartzelara joan beharrik gabe. Eta nahi dut PSOE edo EAJn dauzkadan lagunek ere egin dezaten, ETAren bildurrik gabe. Errazagoa da bai, diozun moduan, besteen "gaizki" eginen inguruan jardutea. Horixe bera egin du Batasunak deialdia egitean, eta hori da kritikatu dudana. Ala ez ditu Batasunak PP izan ezik beste alderdiak kakaztu?
"Baina inork ahotsik ukatu ez badotsu, zeuk jakingo dozu zergatik ez dozun zaratarik atara." Azken hau ez dot ulertu. Zaratarik ez, baina idatzi, idatzi dut.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.