Ez naiz demokrata
Ezagutzen ere ez nauen bat ausartu egin da esatera nik klasera joateko aukera izan nuela gehiengoaren erabakiaren kontra. Ez da egia. Ez da hori asaldatu nauena, hala ere. Benetan iraingarria iruditu zaidana izan da ni demokrata ez naizela esatea.
"Zu demokrata baldin bazea nolatan ez zaude partidu plitiko guztien legalizazioaren alde?".
Publikoki esana dut ez natorrela bat Batasunaren ilegalizazioarekin. Greba egiteko eskubidearen alde nago, eta Batasunak eskubidea zuen greba nahi zuen moduan egiteko. Baina ez zitzaidan batere egokia iruditu modua, eta horixe argi eta garbi plazaratu nuen.
"ez dago ideia askatasunik, ideienatik atxilotzen gaituzte"esan zidan. Eta exigentzia puntua ere gehitu zidan:
"espero dut Batasunaren ilegalizazioaren aurka egoteaz gain Ezker Abertzale guztiak etengabe jasotzen dituen eraso guztien aurka egotea".Nik baietz erantzun nion. Baina bere exijentzia hankaz gora jartzen zuen esaldi bat ere bota zidan, nik baietz erantzun aurretik. "Ez nator zurekin bat gure herrian gertatzen diren urraketa guztiak salatu behar direnik. (...) Beraz, nik ez dut salatuko atentatu edo eraso bakar bat erez".Ondo dago, baina orduan, nolatan exijitzen dit niri Batasunaren defentsa irmoa egitea?
Borroka armatua justifikatzen didala iruditu zait:"Nik ez dut uste borroka armatua irtenbidea denik. Baina nik ulertzen dudanez jasotzen ditugun eraso guztien aurrean, bizirik irauteko dagoen bide bakarra da. Gu nazioa gara, beraz, autodeterminazio eskubidea daukagu, inpendiente izateko aukera hain zuzen ere. Hau aspalditik aldarrikatzen dugu. Borroka armatua sortu baina lehenagotik. Ordundik erasoak bakarrik jaso ditugu eta bi aukera ditugu: beraien aldera pasatu, edo tinko iraun. Eta tamalez geratzen den bide bakarra da armatua.".
Eta jarraian "Hala ere jendea horren aurka manifestatzea errespetatzen dut, heriotzekin ez delako ezer lortzen.". Ia, bata ala bestea: bide bakarra da, ala ez da ezer lortzen?
"Ez det siñisten zu demokrata zeanik".
Eta nik, zer sinistu behar dut, esposizio honen aurrean?
Elkarrizketa osoa irakur daiteke. Iruditzen zait jasotako argumentu horiek nahasiak direla. Eta uste dut horrela behar duela izan; ez dago biolentziari aurre ez egiteko argumentu sendorik.