Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Euskal zinea

Euskal zinea

Josu Mendicute 2009/01/08 15:15
Unibertsitatean debate bat antolatu behar dugu Euskal Zinearen inguruan. Euskal Zinearen inguruko bideo-sorta topatu eta blogera ekarri dut.

Atzoko hazañaren ondoren produkzio taldetik bota naute aurkezle izateko. Gidoiaren prestaketan bideo hauekin egin dut topo; euskal Zinearen hastapenetatik gaur egunerarteko errepasoa. Bideo bakoitzarekin batera testuak ere sartu ditu youtuben. Gure lanerako 3. eta 4. bideoek dute mami gehien, baina interesgarriago ikusi dut bideo guztiak ordenean jartzea.

Egileak: Ander Insausti, Maria Amunarriz, Igone Arreitunandia eta Aitor Gametxo. Azken honen youtube kontutik Creative Commons lizentziapean hona ekarriak.

Bestalde, pasa den astean publikatu denez, 9 milioi euro banatuko ditu Jaurlaritzak kulturgintzaren sustapenerako

, (hortik 4.206.820 € ikus-entzunezkoetan eta beste 1.098.980 € euskarazko zineman). Dirulaguntzen kantitateaz eta horiek banatzeko irizpideetaz antolatuko dugu, besteak beste, eztabaida. Horra bost bideoak:

 



Iñaki
Iñaki dio:
2009/01/16 14:05

Aupa!! Ez dakizu zenbat kostatu zaidan gaur, zure bloga aurkitzea. Ez dakit atolondratua nagoelako, azterketa baten ostean izan dalako edo... baina beste hiru blogetan egon naiz hona heldu baino lehen!! Ongi segi.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.