Euskadi Irratian, egunkariaren bideoaz
Tengo una pregunta para usted saiorako egindako bideoaz galdetu zidaten Euskadi Irratian, Joxe Aranzabalen 8. probintzian. Bere podcastera igo du saioa, 11 minutu t´erdikoa, eta bertatik nire podcastean ere gehitu dut grabazioa.
Lau kontu aipatu nituen:
- Nola bururatu zaidan.
Uste nuen gure zirkulotik haratago gai hau ezagutarazi behar genuela. Sustatun eta Zabaldun ere horren inguruko eztabaida txikia eman zen, ahalegindu ginen albiste baten Meneamen kolatzen, baina ez genuen lortu. Modu honetan Espainiar telebistan gaia ateratzeko aukera ikusi nuen.
- Zein teknologia erabili dudan.
Gaur eguneko ordenagailu eramangarri batek dakarrena. Macbook-aren kasuan, iSight kamera integratua eta "de serie" zetorren softwarea.
- Emitituko duten esperantzarik dudan, eta teknologia berriak erabilgarriak diren.
Ez dut uste TVEen emitituko dutenik. TVEk blog bat atera du, eta bertan erreperkusio handia izaten ari diren gaiak komentatzen dituzte. Nire bideoak 5000 bisita daramatza, 60 aldiz baino gehiago bozkatua Youtuberen sisteman, 21 aldiz sartuta faboritoetan... (ikus besteekin konparazioa) baina ez da azaldu.
Hala ere, Espainia osotik ari dira bideoa ikusten, eta TVEren plataformatik bisita pila ari dira heltzen. Behintzat, internetetik batzuei gaia erakutsiko diegu.
- Nola bozkatu bideoa.
- Youteberen helbide honetara joan: http://youtube.com/elecciones08.
- Eskubiko atalean 'Vote' zapaldu.
- Bilaketan 'Egunkaria' jarri.
- Bi bideo azalduko dira.
- Bat hautatu -gaztelerazkoa hautatzeko aholkua ematen ari dira sarean-, eta bozkatu (eskua gora zapaldu).
Eskerrik asko Amarauna saiokoei, eta bereziki Joxe Aranzabal blogari-irratilariari.
elkarrizketa zuzenean izan balitz hobeto, baina hala ere zorionak!