Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Etarraren semea

Etarraren semea

Josu Mendicute 2008/12/03 18:10
Atentatu bat dagoenean pentsatzen dut zein baloretan heziko lukeen etarra batek bere seme-alaba. Galdetzen diot nere buruari, zein errieta klase egingo liokeen, bere semeak ikaskide bat jipoituko balu.

-Mikel, ez da jo behar

-Ama, baina zuk tiroak botatzen dituzu!

-Baina horiek gatazkaren ondorioak dira, maitia

Ezin dut imajinatu. Etarraren batek hau irakurtzen badu, utz dezala komentarioren bat esplikatzen, asuntuak benetan intrigaturik nauka-eta.

Zuen tiroen hotsen gainetik, nahiago musika.

 

Etako baten alaba
Etako baten alaba dio:
2008/12/08 16:24

Ba, beste edozein aita edo amaren moduan. Batzuetan oso guraso onak, beste batzuetan txarrak. Nola hezten ditu seme-alabak enpresario esplotatzaile batek, iruzurra egin duenak, edo ejerzitoko general batek? Ahal duen moduan: onak izan behar direla esanez, gezurrik esan behar ez dela. eta ondo portatu behar dela. Jendea ez da ona ala txarra. Ezin gara manikeismoan erori. Bizitzan gris asko daude, eta pertsona bakoitza desberdina da, segun eta non, norekin eta zertan dabilen. Batzuek maite nauten moduan, besteek gorroto didate. Zorionez, poliedrikoak gara, ez lauak eta beti berdinak. Beste alde batetik, "etarren" gainean hitz egiten duzunean, ezagutuko ez bazenitu bezala hitz egiten duzu. Uste ez duzun arren, zuk ezagutzeaz gain, zure modukoak dira. A! Egia da, euskaraz ez da etarra esaten!

ETA EZ
ETA EZ dio:
2008/12/03 20:31

ETA NERE IZENEAN EZ!!! UTZI BAKEAN!!!

uMea
uMea dio:
2008/12/05 15:37

"norbera ideia batengatik hiltzeak merezi du; baina ez da ideia horrengatik inor hil behar, inoiz ere ez"

Giza Eskubideen alde nago, beraz hori esanda argi izten dot gizakiaren aurkako edozein jarreraren aurka nagoala (terrorismoa, tortura, esplotazioa...). holango zeozer gertatzen bada salatu egin behar da gizartearen aurrean.

ezin daitekena egin da, gauza bat behar bezala salatzen ez dala ikusita (tortura) tiroka hasi. Edo hilketak justifikatu. Batak ez dau bestea ekarri behar.

HILTZEA HILTZEA DA eta ez dau inolako justifikaziorik.

herri honek behar dauana BAKEA da.

norman
norman dio:
2008/12/14 16:27

Kontua baldin bada seriotan hitz egitea, ba ez, ez dut uste oso komentario inteligentea egin duzunik. Baina nola badakigun nahikoa "trepa" zarela, ba agian nahi duzuna da mundillo periodistiko-sentsazionalistan muturra sartu. Horretarako nahiko ondo egin duzu. Deskari handiz, esan beharrekoa esan eta ziur aski laster askoren ahotan egongo zara. Baina nik uste dut kontua hori baino serioagoa dela.

Mendikute jauna egunen batean alkate, lehendakari edo tertuliano handia izango da, fatxa txiki bat. Eta egun horretan esango dugu: "bai, nik ezagutzen nuen" edo "se le veía venir". Ordura arte, eta orduan segur aski ere, horrelako komentarioak erabat desegokiak eta antzuak direla uste dut. Hemen batzuk beste liga baten jokatzen dute: Serio hitz egin eta arazoei konponbidea jartzea.

Josu
Josu dio:
2009/02/07 23:42

Ez da herriaren egoera ulertzeko modua, baizik eta ETAkide baten etikaz nire buruari egiten diodan galdera bat. Besterik ez.

Mikel Larreategi
Mikel Larreategi dio:
2008/12/05 13:29

Ba ez. Ez da okurrentziarik behar. ETAri buruz eta hilketei buruz idatzi du. Eta gaur hori da garrantzitsua. Bihar torturak salatzen dituen bat dagoenean, orduan salatuko ditu hala nahi badu. Eta bai, hilketak ez ditut torturen eta legez-kanporatzeen maila berean jartzen, benetan uste dudalako ez direla maila berean jarri behar. Ez dut ulertzen hilketen aurrean isiltzen direnen estrategia hori, galtzerdiari buelta eman eta "gatazkaren ondorio" guztien aurka agertzea. Bada, gaurko "gatazkaren ondorioa" torturaren, legez-kanporatzeen eta gainontzeko istorio guztien gainetik dago.

lander
lander dio:
2009/04/13 13:38

-Aita, eta zuk zer egin zenuen gure herria zapaltzen ari zirenen kontra? -Kontra? Zera, ni ez nintzen sartzen... -Baina jendea detenitu eta inkomunikatzen zutenean, neskak komisaldegian bortxatzen zituztenean, ez zenuen ezer egiten? -Ez, ez nuen ezer egiten. -Tira, aita, ba oraintxe hemen gaude zu eta biok, ni komisaldegitik atera berritan eta zu hor, zurbil eta triste: nahi al duzu jakin zer egin didaten egunotan? Akaso ez duzu jakin nahiko... -Bai, noski, laztana. -Zertarako? Berdin jarraituko ote duzu beste aldera begira?

iker
iker dio:
2009/02/06 16:34

Post hau sinplismo hutsa iruditzen zait.

Herri honetako egoera horrela ulertzen baduzu, ondo; baina niretzako ez du inolako ekarpen interesgarririk suposatzen. Aitzitik, pentsamendu xinpleenaren adibide garbia iruditzen zait.

Kalakan zu ikusi ostean sartu naiz lehenengoz zure blogera. Espero dut hurrengoetan iruzkin eta burutazio interesgarriagoak aurkitu ahal izatea.

korridorean
korridorean dio:
2009/01/10 19:43

ta zelan laztanduten dau, bota eta maskara baltzak imintzen dauen batek, herrikuen abotsa indarrez zapalduten dauen batek, eskuek odolez zikindute dakon batek, beran seme- alabie? zer esaten dotzo; besteen odolez elikatzen zaitzut? besteen bizidxegaz irebazten dot zuri bizidxe ordainduteko dirue?

danok gara hiltzaile, danok dakoguz eskuek odolez loitxute. gu erabiltzen gauzen ordenagailuek, ez dozuz paga zeuk: pobre batek paga dauz, beran bizidxegaz.

danak gara hiltzaile. ezin dana da egin, bat salatu, ta bestie ez. hori erosotasunera jeustie da.

J
J dio:
2008/12/05 16:03

Eta zeuk nola hezten dituzu zure seme-alabak (baldin badituzu)? Ba nik ezagutzen ditut ETAko bat edo besteren seme-alabak, ondo asko heziak, eta ez egoerarik onenetan. Txiste merkeak soberan daudela uste dut. Momentu hauetan horrelako ideia jenialak izaten dituzuenok ez dakit bene-benetan hau ere sentitzen duzuen, benetan...Ni ere ezker abertzale ilegalizatuaren aldekoa naiz eta badakit esaten dudan ezerk ez zaituztetela aseko. Eta askotan beste aldetik datorren indarkeriaren (tortura, dispertsioa, ERAILKETAK...) aurrean botatako kondena hipokritak baino isiltasuna bera hobe dela uste dut

Amets
Amets dio:
2008/12/05 00:16

Jeje! izugarria! "Enfant trrible" bat! Nik beste galdera bat botako dizut, ea horren okurrentea zaren: nola heziko luke bere seme-alaba ordenagailuaren aurrean eroso-eroso eserita torturaren aurrean, legez kanporatzeen aurrean... beste aldera begiratzen duen eta paparrean egoa sartzen ez zaion blogari kaxkar batek? PD.: Euskaraz ez da etarra esaten (hori, agian, La Razon-en edo irakurriko zenuen, baina sines iezadazu, ez da esistitzen...).

Josu
Josu dio:
2008/12/14 18:25

Flipantea da errazago esatea oker dagoela "Etarra" hitza erabiltzea, erahiltzea oker dagoela esatea baino.

Flipantea, errazago kritikatzea nire iritzia, Giza Eskubideen urrapen bat baino.

Flipantea Giza Eskubideen urrapen baten aurrean, bizkarra eman eta beste urrapen batzuetaz bakarrik hitz egin nahi izatea.

Flipantea irakurri behar izatea honen atzetik ez-dakit-zein helburu ezkutu dauzkadala.

Eta flipantea flipanteena anonimoek egitea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.