Demokrazia eta independentzia, arrautza eta oiloa
Zer izan zen lehenago, oiloa edo arrautza? Beti pentsatu izan dut demokraziaren bidetik etorri behar zela independentzia. Bide demokratikoetatik egin behar genuela gure herria askatzeko bidea. Baina Espainiar demokrazian sinistea gero eta zailagoa dago.
Abertzale naizenez, demokrata naiz. Demokrazia lortzea ezinezkoa ikusten dut Espainian. Espainiarekin jai daukagu. Goazen hemendik, ez dago beste erremediorik.
Sortu dezagun euskal Estatu demokratikoa. Espainiar sentitzen direnentzat ere lekua izango duena. Eskaini diezaiegun Euskal Herrian bizi diren espainolei, Espainian bizi garen euskaldunoi eskaini ez diguten demokrazia.
Askatasuna da bidea.
Oso ideia ona Josu, hirekin nagok. Euskal Estatu demokratikoa sortzia, bizi guztiko ametsa. Goazen hemendik! baiña nora? Esatiak be bajaukak bere meritua, baiña zelan gauzatu?