Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Alkatia jubilatuei: "jubiletxea handituko dugu, Alkate jarraitzen baldin badut"

Alkatia jubilatuei: "jubiletxea handituko dugu, Alkate jarraitzen baldin badut"

Josu Mendicute 2011/02/22 03:05
Zapatuan soziedadeko batzarra euki genduan, eta aukera politxa jende nagusixakin egoteko. Asko gustatzen jata 80 urtetik gorakuekin batera bazkaltzeko aukeria eukitzia eta euren kontuak entzutia... gehixenetan.

Nere albuan zeuan gizon nagusi batek kontau zeztan Untzagako jubiletxeko bileran Miguel de los Toyos-ek esandakua: jubiletxian anplaziñua eingo zala "baldin eta berka alkate moduan segitzen bazeban". Harritxuta geratu nitzan, ze proiektu hori, nik dakidala, onartuta dago 2011ko Udal Aurrekontuetan.

Ba hara! Youtuben topau dot bideoan, Alkatia jubiletxekuekin berbetan. Bidio luziago bat be badago, baña hori ez dot osorik ikusteko astirik euki.

 

Nere ustez Untzagako anpliaziñua baiño lehen, hobe zan Amañako jubiletxia eittia, adibidez; igual horrek Untzagakua deskongestionauko leuke; eta gañera, pentsatzen dot Udalak diru asko gastatzen dabela jubiletxietan, danondako izan ahal ziran zentruak ein biharrian. Baina nere iritzixa albo batera lagata, lotsagarrixa iruditzen jata jende nagusixari "kaskuak berotzen" ibiltzia modu horretan, aspaldi onartuta daguan proiektu batekin.

ramon
ramon dio:
2011/02/24 22:35

Bizkaiko golkoko gure arrantzaleen kaladero maitatuak ihes egin ziguten betirako 200 milako konfliktoarekin. Gure antxoa preziatuarekin arazoak ditugu, gure bixigu maitea desagerua dago. Arazoa gehiegizko arrapaketa, enbarka peskao ondarrutarrek dioten modura, arrain gazterik ez eta amildegira espezie gustiak. Hemen naiz eta gazteak gero eta gutxiago izan, biztanlegoaren adin piramidea negargarria izan, ¡ahi ene nagusien botoen kaladeroa gero eta indartsuago¡. Karnaza usanintsuena botatzen duen arrantsalea kaporala gero haren amuaren zizareari biziki koska egingo diote. Politikaria eta arrantzalea antzerako parezido, orain gutxirarte erakutxi duten arabera, berdin zaie espezieen irautea euren itsasontziak kareleraino arrainez beterik badijoaz.

Serafin
Serafin dio:
2011/02/23 17:02

Dana begittantzen jata penagarrixa, lotsagarrixa ez esatiarren. Vaya tropa!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.