Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / 2009ko hauteskundeetako emaitzak errepikatuko balira 2011an

2009ko hauteskundeetako emaitzak errepikatuko balira 2011an

Josu Mendicute 2010/07/27 07:00
Eusko Legebiltzarra aukeratzeko 2009ko martxoaren 1eko hauteskundeetako emaitzak errepikatuko balira 2011an Eibarko Udal hauteskundeetan, ezker abertzalearen eta PPren esku egongo litzateke Alkatetza PSE edo EAJrena izatea.

2009ko martxoaren 1eko hauteskundeetan Eibartarron emandako botoak honako hauek izan ziren:

PSE 5032
EAJ 4887
PP 1337
Nuloak
1244
Aralar 1038
EB 538
EA 533
UpyD 118

Zifra horiek Sustaturen hauteskundeetako kalkulagailuan sartu, eta hark aplikatu dio D'Hont legea goiko datu taulari. 21 zinegotziren artean banatzeko, banaketa hauxe izango litzateke:

  • PSE 9 (boto nuloak onartu ezkero, 8) - Urdinez
  • EAJ 9 (boto nuloak onartu ezkero, 8) - Naranjaz
  • PP 2 - Horiz
  • Legez kanpoko ezker abertzalea 0 (onartu ezkero, 2) - Berdez
  • Aralar 1- Granatez

Datu horien grafika hemen:

 

 

Argazkiak.org | Eibarko Udaleko zinegotzi banaketa 2009ko datuekin © cc-by-sa: josu

 

Argi dago hauteskunde batzuetako eta besteetako emaitzak ezin direla horrela estrapolatu kalkuluak egiteko, baina egia ere bada Eibar sozialista dela eta hori aldaezina dela esan ohi dutenentzako kontrako argudio gordina dela hau. Eta 2009an parekatuta ibili dira PSE eta EAJ, baina 2005eko hauteskundeetan alde nabarmena atera zion Ibarretxek Lopezi, baita Eibarren ere.

Datu hauek emango balira Udal hauteskunde batzuetan, alderdi txikien babesa beharko luke PSEk edo EAJk enpate horretatik garaile irtetzeko. Inongo baliorik ez badu ere, gogoetarako balio dezakete datu hauek.

Josu
Josu dio:
2010/07/27 12:57

eta post honetan bertan esan dut gainera:

"Argi dago hauteskunde batzuetako eta besteetako emaitzak ezin direla horrela estrapolatu kalkuluak egiteko"

erral
erral dio:
2010/07/27 10:50

Baina Josu, ondo dakizun moduan berdinketa hori ez da erreala udal hauteskundeetan. Eibarko udal hauteskundeetan PSEren aldea EAJrekiko hor ageri dena baino askoz handiagoa da.

2007an esaterako::

PSE-EE/PSOE 6.048 EAJ-PNV 2.790 EB-A 1.334 EA 1.162 PP 1.043

Eta baita 2003an ere::

PSE-EE 7.730 EAJ-PNV/EA 5.552 PP 1.397 EB/IU 932

Ramon
Ramon dio:
2010/07/27 22:33

Badira Eibarren esan eta kontresan hemon dabezen proiektoak, badago ere herrian gauzak egin diren modura ados ez dauden zenbait jende. Guzti hauek batzeko plataforma ireki bat sortuko balitz?,oraingo egoeran EA ez dirudi oso gustora dagoenik, EB ezta, Aralar ere ez, Esker abertzaleko kideak ere kontra ageri izan dira sarri. Elkar lan hau posible balitz, orduan bai gauzak estu...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.