10 essential sites
  
  
  
    Josu Mendicute
  
  
  
    2009/06/14 00:05
  
  
  
                   Internet aurkezten dugu guztion ahotsa entzuteko toki moduan. Baina zer diren gauzak, gutxi batzuen indarrari aurre egiteko, bakar bati eman diogula kontrola.
                
            
            
        
                             
                             
            Time aldizkariaren ustez hauek dira 10 'ezinbesteko webguneak'. Ondo. Pentsatu dut blogean idaztea zeintzuk diren euskal Blogosferaren 10 ezinbesteko webguneak. Ez da zerrenda erraza: sustatu, zabaldu, euskaltube, blogak.com
... Askoz errezagoa da beste modu bateko zerrenda egitea: zer behar dut nik interneten?
    
                             
- bilatzaile bat
 - e-posta
 - mapak
 - agenda (egutegia)
 - dokumentuak partekatzeko sistema
 - feed irakurgailua
 - bideoak
 - e-posta taldeak
 - albiste bilatzailea
 - argazkiak
 
Alegia...
- google
 - gmail
 - google maps
 - google calendar
 - google docs
 - google reader
 - google video
 - google groups
 - google news
 - google images
 
Hara, horra hor ezinbesteko hamarren zerrenda.

     
    
Ayyyys Josu Josu, banekien bloglines utziko zenuela....ejejjee google a tope!