Zuri eta beltzez inprimatzeko aukerak
Téknika digitala:
Argazkiak zuri eta beltzez inprimatzeko aukerak.
Argazkilaritza digitala hasi zenetik zuri eta beltzez egindako argazkilaritza beti ibili da kili-kolo.
Hasieratik sortu zen hitz madarikatu berri bat argazkilaritzan: “metaterismo”
Hitz honen erabilpenak azaltzea nahi du zuri eta beltzez egindako argazki batean agertzen diren koloreak: berdeak magentak edo urdiñak, eta gainera jakin gabe nola kontrolatu edo desagertarazi. Arazo hau nahiko konplexua da: Alde batetik, gehienetan, zuri eta beltzez inprimatzeko erabiltzen dira kolorezko tintak, eta tinta hauek nahasten dira grisak eta beltza koloreak lortzeko. Hori, teorikoki posiblea da: horrela esan du beti koloreko teoriak: nahastuko bagenitu hiru oinarrizko koloreak beltza kolorea sortuko litzateke.
Gainera, ikusten dugu nola paper mota bakoitzak daukala bere “kolorezko perfila” paper mota bakoitzarekin lotuta, eta orduan bere erantzuna inpresio prozesuan ezberdina dela.
Eta bukatzeko, erabiltzen diren leku guztietan lanparak eta bonbillak kolor tenperatura ezberdina daukaten eta, horrexegatik koloreak ezberdin ikusten dira lanpara bakoitzaren arabera, eta horrela pasatzen da argazki zuri eta beltzez argazki imprimatutarekin: lanpara bakoitzarena arabera ikusten dira kolore ezberdinekin argazkiak.
Hau guztiaren emaitza: argazkiak ez dira ikusten benetako zuri eta beltzez eta “dominante” bat agertzen zaie: metaterismoren poderioaz. Eta dirudienez erremediorik gabe.
Hori konpontzeko bi bideak ireki dira:
Lehenengoa, imprimagailuaren marka guztiek hasi dira tinta beltzak edo gris batzuk ipintzen bere makinetan eta, benetan, aurrerakada dexente lortu dute.
Bigarrena eta oso interesgarria: Badago enpresa bat behintzat (www.nuartdigital.com) tinta grisak eta beltzak, eskala guztietan eta kolorerik gabe, saltzen dituela eta horrekin lortzen da benetazko zuri eta beltzez argazki bat, papera zuri zuria izaten bada.
Arazoa da ez daudela holako tintak inprimagailu marka guztietarako eta ere ez paper mota guztietarako: Inprimagailuak Epson markako izan behar dira (eta ez eredu guztiak) eta papera mate izan behar da.
Prozesu horri “piezography”koa deitzen diote eta tinteei “piezography k7”.
Gauzak horrela, zalantza bat sortu zait : enpresa hori ez da Epson bera eta ez dakigu beraien artean akordio bat lortu duten ala ez. Ez balego akordio bat ez dakit zenbat denboraino edukiko genuke aukera hori.
Erakusketa Iruinean
<img class="image-inline captioned" src="resolveuid/6ea3750acfacd76e1ae69a7ee3b8a9fe/image_large" alt="Iruina3" /><img class="image-inline captioned" src="resolveuid/938f2de72d12c31730ea5569e27a2d03/image_large" alt="Iruina2" />
Lagun batek esan zidan atzo.....
Atzo lagun batek esan zidan ez zegoela ados nik esandakoarekin orain dela gutxi nire blogean eta “Kezkatuta nago” izendakoa idazkian. Eta gainera oso haserre zegoen nitaz pentsatzen zuelako beren kontra jo nuela artikuluan berak argazki ikastaro irakasle delako.
Begiratu eta errepasatu dut behin eta berriro nire idazkia eta ez dut lortu horri buruzko ezer aurkitu.
Nik ez dut pertsona bat aipatzen eta ere ez leku edo erakunde bat konkretuki. Nik orokorrean jorratzen dut gaia eta ez dut esan, hori ere ez, leku guztietan eta kasu guztietan nik esandakoa pasatzen denik askotan edo batzuetan pasatzen dela baizik.
Hori dela eta, nire aburuz, argi eta garbi geratzen da nire iritzia soilik dela eta horrexegatik nire blogean argitaratu dudala, beste iritzi batzuk jasotzeko ideiarekin, denon artean eztabaidatu eta, agian, adostu argazkilaritzari buruzko gai honetan eta gainera, eta ez da gutxi, euskaraz.
Beste alde batetik esan zidan, bota ninduen gainean hobeto esanda, akusazio gogor bat esaten nik nahi nuena zen goiko kasta bat goraipatu eta mantendu: goian argazkilari txundigarriak (benetako argazkilariak) eta guztiz harroputzak eta gero besteak, “foteroak” nire esandakoan gutxietsi.
Ezagutzen nautenek argi dakite nik ez dut horrelako gauzak inoiz egiten eta nire argazki bizian beti ibili naizela, Santurtzin lehenengoan eta Eibarren geroago, argazkilaritza bultzatzen, gai horri buruzko ezagutzen nuena irakasten eta azaltzen denei eta gehienetan, ia ia beti, dohainik. Eta zergatik? Ba, nire moduan esanda “fotero" guztiak argazkilari bihurtzeko asmoz.
Argazkilaritza beti izan da garrantzitsua niretzat eta horrexegatik kezkatzen naiz aipatutako gauzak ikusten ditudanean edo, behintzat, pentsatzen ditudanean horrelakoak direla.
Baina era berdinean denek dakite nik ez naiz izaten adeitsua inorekin eta ezerekin, eta pentsatzen dudanean gauza bat azaldu behar dela azalduko naiz arazorik gabe.Nire iritsia da, eta besterik ez.
Nire intenzioa bakarra zen goraipatu nola egin behar diren argazkiak , nire iritziz jakina,hasieratik bukaeraraino lan eder bat lortzeko.
Oharra: nik beste egunean esandakoarekin bat egiten dut berriro: orain dela bi egun egon naiz talde txiki batekin irakasten nola erabili behar den “argazki estudio” bat. Nola erabili behar den flashak, nola prestatu behar dugun argazki kamera eta abar, eta ekintza honek konfirmatu dit nik esandakoa: ez zekiten ondo, ez zeukaten sakonduta eta ez zituzten ondo ulertzen zertarako ziren diafragma, abiadura, kanpo sakontasuna eta sinkronizazio abiadura, eta ez zekiten nola erabili diafragma bera aurreikuste argazkia lortzeko. Nik saiatu nintzen irakasten hasi hasieran guztiz beharrezkoa zela erabaki zer argazki mota, zer argazki, nahi zenuen lortu eta gero, bestea, tresnak, kimikoak edo digitalak, ondo erabili, eta horretarako oso ondo ulertu behar zela tresnak berak eta bere erabilitasuna.
Beste ohar bat: oso pozik nago nire artikulua iritzi ezberdinak jasotzen ari delako: horretarako zen, eztabaidatzeko denon artean eta mingostasunarik gabe. Eta espero dut iritzi gehiago alde edo kontra jasotzea. Nire lagunari animatu nuen horrela egiteko bere iritzia denok ezagutzeko.
Argazki Erakusketa Deban
<img class="image-inline captioned" src="resolveuid/cb5bc187242ab3bee339c95af25b884d/image_large" alt="deba09" />
Kezkatuta nago
|
Kezkatuta nago. Digital teknika etorri zenetik ona kezkatuta nago argazkilaritzan pasatzen ari den ikusita. |
|
Eta seguraski galdetuko didazue zergatik. Ez dirudi kezkatuta egon behar dela ikusi ondoren nola gero eta argazkilari gehiago dagoela, argazkilaritza punta-puntan dabilela eta gero eta argazki gehiago egiten direla. |
|
Erraz erantzugo dizuet: goian aipatutakoa ez delako egia gezurrik baino: Bai, gero eta argazki gehiago ateratzen dira eta baita ere gero eta jende gehiago ikusten da hemendik hara argazki makina batekin eskuetan, baina ¿benetako argazkilariak al dira? Beti izan dira argazkilariak eta “argazki egileak” eta orain, hauek izugarrizko jendetza dira. |
|
Beste alde batetik kezkatuta nago ere argazki ikastaroetan gertatzen denekin. Asko ikasi dugu askok argazki ikastaroetan baina oraingoetan ahazten ari zaie zertan datzan argazkilaritza, ahazten zaie azaltzen zeinek diren argazkilaritzaren funtsezko kontzeptuak eta hori bazter batean lagata jotzen da photoshoparengana batzuren aburuz dana konpontzen delako |
|
Orain ez da garrantzitsua argazki bat planifikatu, aurreikusi, argi egokiena bilatu , kontuz osoaz argazkia hartu, tripodea erabiliz, ispilua altxatuta dardara sahiesteko…. Orain ez da jarraitzen prozesu osoa bukatu arte aurreikusia gogoratuz hasi-hasieran nahi genuena lortzeko asmoz: orain argazkilarien asmoa galtzen da. Orain berehalakoa da garrantzitsuena eta gero…. gero ikusiko dugu nola sortarazten dugun argazki ordenadorean. Jadanik ez da inporta gure hasierako desioa, argazki irudiaren gainean diseinatzen duguna da bakarrik inporta dena eta hori, nire ustez, marrazki gainean egiten den bezala, eta noski, ezer mesprezatu gabe, hori, izatekotan, ez da argazki bat diseinu grafikoa baizik. |
|
¿Zer da diafragma, eta abiadura eta soro-sakontasuna, heren biko araua, edo urrezko sekzioa? ¿Zer da perspektiba, sakontasuna, edo ikuspuntua? ¿Zer da arreta puntua? ¿Zer da aurrikuspena edo gune sistema? ¿Eta grisen eskala, kolore asetasuna edo trinkotsauna arte lana sortzeko tresnak bezala ? |
|
Eta, akaso ikastaroan aipatuko balira dira holako gauzak ia inoiz azalduko lirateke zertarako eta nola erabili daitezke eta zeinek diren beraien oinarriak. |
|
Aitortu behar dut digital sistemak abantaila batzuk eman dizkie argazkilari guztiei bai benetakoei bai besteei, baina ezin da ahaztu benetako argazkilariek jarraitzen dituztela erabiltzen kontzeptu zaharrak, zaharrak bai baina ez zaharkituak, argazki bat egiteko orduan bere prozesu osotasunean: begiratu, atera, errebelatu eta azkenean kopia paperean lortu, baita ere tresna berriak erabiliz. |
|
Gainera kezkatuta nago ere argazki lehiaketetan sarri gertatzen den ikusita teknika aldetik balorazioa emateko orduan behintzat: askotan aurkezten dira argazki batzuk , gehienetan zuri eta beltzez, beste garaian ezin izango zutela lehen baztertzeko txanda gainditu, baina orain beraien bistako akatsak zuritzen direla argazki digitala dela esanez, eta ahazten dela behin eta berriro txarto dagoena txarto dago tresna batzuk edo besteak erabiliz. |
|
Beti izan den moduan argazkiak argazkilariek sortzen dituzte eta ez kamerak, ez photoshopa eta ez imprimigailua; bestea beste gauza bat da eta nik ez nuen argazkia izendatu arte honetako alde nobleen aldetik behintzat: sortze prozesua. |
|
ETA NIK, NIK JARRAITZEN DUT ARGAZKILARIA IZAN NAHIAN !!!!!!!!!!!!!!! |
|
|
|
Oharra: Nik jarraitzen dut kimika argazkilaritzan baina baita ere digital argazkilaritzan. Nik ez dut samintasunez oroitzen antzinako teknika argazkilaritza bera baizik |
Ainhoa
<img class="image-inline captioned" src="resolveuid/73fa8713065e753ac08edbdcadaeabd8/image_large" alt="Ainhoa" />
Jose Luis Irigoienen bertsolariei buruzko argazki erakusketa Eibarko Kultu Tabernan
Jose Luis Irigoienen Argazki erakusketa Eibarren
<img class="image-inline captioned" src="resolveuid/39fe723ce68883ca3af7d109e57cc019/image_large" alt="martxoa09" />

